Skip to main content

Hamaika telebista

Bengoetxea eta Untoria, merezitako txapeldunak

2015-04-27

Leitzarrak eta errioxarrak 22-7 irabazi zieten Berasaluze II eta Zubietari. Hasiera orekatu baten ostean erabat nagusitu ziren urdinak, Bengoetxea ikaragarri baten gidaritzapean. Binakako lehen txapela da bi pilotarientzat.

Sagarrondotik | Toma faltsuak eta momentu dibertigarrienak

2015-03-31

Sagarrondotik saioaren atal berezi honetan aurtengo denboraldiak utzi dizkigun une dibertigarrienen bilduma osatu dugu; toma faltsuak, hanka sartzeak eta momentu barregarrienak ikusi ahal izango dituzue, Sagarrondotik-en parte hartu duten guztien omenez. Ondo pasa!

Sagarrondotik | Eusko Label sagardoa ezagutu dugu Alkain eta Otamendirekin

2015-03-17

Denboraldiko azken Sagarrondotik saioan Eusko Label sagardoa izan dugu hizpide. Sagardoek Eusko Label izateko bete beharreko baldintzak ezagutzeaz gain, zigilu horren aldeko apustua egin duten bi sagardotegitan izan gara: Aiako Satxotan eta Aramaioko Iturrietan. Hori guztia, Anjel Alkain eta Martxelo Otamendiren konpainiarekin.

Sagarrondotik | Iker Galartza eta Aitziber Garmendiarekin solasean

2015-03-10

Oraingo honetan, sagardoa eta euskal kultura lotu ditugu, eta horretarako Iker Galartza eta Aitziber Garmendia aktoreak izan ditugu bidelagun. Bestalde, sagardoaren kulturak azken urteotan izan duen eboluzioaz aritu gara, eta Sagardoetxean izan gara Txotx Euskaraz ekimena ezagutzeko.

Sagarrondotik | Sagardoa eta bertsolaritza Egaña eta Lizasorekin

2015-03-03

Laugarren atalean, sagardoa eta bertsolaritzaren arteko harremanaz aritu gara. Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariak izan ditugu bidelagun, eta Hernaniko txotx denboraldiko eskaintza ere ezagutu dugu.

Sagarrondotik | Maia eta Agoterekin ezagutu dugu sagardoa eta itsasoaren arteko lotura

2015-02-24

Sagarrondotik saioaren denboraldiko hirugarren atalean Jon Maia bertsolaria eta Xabier Agote Albaola Itsas Kultur Faktoriako zuzendaria izan ditugu bidelagun. Sagardoa eta itsasoaren arteko lotura ezagutu dugu, eta garai batean Gipuzkoan sagardoa nola garraiatzen zen ere ikasi dugu Sagardoaren Ibaia ekimenaren bitartez.

 
bannerra

bannerra