Skip to main content

Hamaika telebista

12.000 ikaslek selektibitate probak hasi dituzte gaur

2014-06-04

Selektibitate probak egiten hasi dira gaur 12.000 ikasle. Batxilergoa amaitu eta unibertsitatera joan nahi duten ikasleei Lanbide Heziketako 500 ikasle eta nota hobetu nahi duten 800 gazte gehitu behar zaizkie. EAEn ostirala bitarte iraungo dute hautaproba hauek. Ipar Euskal Herriko ikasleek, bestalde, ekainaren 16an hasiko dituzte azterketak eta 23an amaituko dituzte.

Erregearen abdikazioak ukazioa ordezkatzen duela salatu du EH Bilduk

2014-06-03

Espainiako erregeare abdikazioaren bidez, haustura demokratikoa eragozteko saiakera baten aurrean gaudela salatu du EH Bilduk. Garai erabakiorra izan beharko litzatekeela oraingoa azpimarratu du koalizioak, aro baten amaiera ekarriko lukeena. Eta horregatik, EH Bilduk dei egin die indar politiko guztiei Euskal Herriaren aitortzaren eta erabakitze eskubidearen hautua egiteko.

Lander Martinez: "Kataluniako erreferenduma, gure ustez, eskubide oinarrizko eta demokratikoa da"

2014-06-02

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Lander Martinez Podemos - Ahal Dugu alderdiko kide gaztea izan dugu. Podemos alderdiak sarrera indartsua izan zuen Europako hauteskundeetan. Etorkizunean lanean jarraitzeko asmoa dutela jakina da, baina etorkizun hori zertan oinarrituko den jakin nahi izan dugu.

Arantza Aurrekoetxea: "Data zehatzik ez bada ere, Euskal hezkuntza legea egingo da"

2013-10-03

Gurean Gaur saioko elkarrizketa atalean, Arantza Aurrekoetxea Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuordea izan dugu. Euskal Hezkuntza legea noizko egingo duten jakin nahi izan dugu.

 
bannerra

bannerra