Skip to main content

Hamaika telebista

Bat-Batean | Lasarte-Oriako bertso trama

2017-04-26

Lasarte-Oriako Xirimiri elkartean bertso afari literarioa egin zuten otsailaren 18an. Ane Labaka, Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi aritu ziren bertsotan. Eider Rodriguezek prestatu zuen trama. Saioaren bertsoaldi onenak jaso ditugu.

Joseba Asironek ere eraman zuen Korrikaren lekukoa

2017-04-12

Iruñeko Udaleko ordezkariek ere eraman zuten Korrikaren lekukoa, Joseba Asiron buru. Gertaera historikoa izan zen, Iruñeko alkate batek Korrikaren lekukoa eramaten duen lehen aldia izan baitzen.

Ainhoa Aznarezek ere eraman zuen Korrikaren lekukoa Iruñean

2017-04-12

Ainhoa Aznarez Nafarroako Parlamentuko presidenteak ere eraman zuen Korrikaren lekukoa Nafarroako hiriburuko kaleetan.

Sagarrondotik | David Zurutuzarekin izan gara

2017-03-22

Denboraldiko seigarren eta azken atalean, David Zurutuza Realeko jokalaria izan dugu bidelagun. Gainera, Adunak txotx garaian eskaintzen dituen aukerak ezagutu ditugu, Igartubeiti dolare baserrira joan gara, eta Santiagomendiko sagardo bidea egin dugu.

Sagarrondotik | Aimar Olaizolarekin izan gara Tolosako Beotibarren

2017-03-15

Denboraldiko bosgarren saioan Aimar Olaizola pilotaria izan dugu bidelagun. Gainera, Hernanik txotx garaian eskaintzen dituen aukerak ezagutu ditugu, eta Ereñotzuko Larregain sagardotegi inguruan mendi buelta atsegina egin dugu.

Bat-Batean | Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze Mutiloako ostatuan

2017-03-15

Otsailaren 25ean egin zuten urteroko bertso afaria Mutiloako ostatuan. Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze aritu ziren bertsotan, librean, "berrikuntza eta tradizioa" tematikaren bueltan. Saioaren onena jaso dugu.

 
bannerra

bannerra