Skip to main content

Hamaika telebista

Bat-Batean | Aimar Karrikarekin izan gara

2017-03-10

Aimar Karrika izan da Nafarroako Txapelketako finalaurrekoetarako txartela lortzen lehena. Berarekin izan gara, eta azaroan Legution egindako bertso saioaren onena jaso dugu.

Sagarrondotik | Loli Astorekarekin dastatu dugu Bizkaiko sagardoa

2017-03-10

Denboraldiko laugarren saioan Loli Astoreka aktorea izan dugu bidelagun. Bere konpainiarekin Bizkaiko sagardoa dastatu dugu, eta lurraldeko tradizio handiko bi sagardotegi ezagutu ditugu: Markina-Xemeingo Axpe eta Zornotzako Uxarte.

Bat-Batean | Ane Labakarekin izan gara

2017-03-03

Ane Labakarekin izan gara. Lasarteko bertsolaria gertutik ezagutu dugu, eta otsailaren 18an Lasarte-Orian egindako bertso saio literarioaren momentu onenak jaso ditugu.

Sagarrondotik | Sagardoa eta itsasoaren arteko lotura ezagutu dugu

2017-03-03

Denboraldiko hirugarren saioan Xabier Agote Albaola Itsas Kultur Faktoriako zuzendaria izan dugu bidelagun. Sagardoak itsasoarekin duen harremana ezagutu dugu, eta ontzigintzak eta sagardoaren industriak Euskal Herrian duten garrantzia historikoaz aritu gara.

Sagarrondotik | Zuriñe Hidalgorekin izan gara

2017-02-24

Denboraldiko bigarren saioan Zuriñe Hidalgo abeslaria izan dugu bidelagun. Gainera, Adunako Zabala sagardotegian izan gara sagardoa egiteko prozesua gertutik jarraituz, eta Astigarragako Sagardoetxean muztioa egiten ikasi dugu.

Bat-Batean | Ahots Baten sormen egonaldia ezagutu dugu

2017-02-23

Euskarazko ahots sorkuntzako diziplina ezberdinak biltzen dituen egonaldia da Ahots Baten. Mintzolak antolatuta, abenduan bigarren edizioa egin zuten, eta Euskal Herri osoko 40 bat gazte elkartu ziren. Ane Labaka bertsolaria begirale lanetan aritu zen, eta berarekin izan gara. Gainera, otsailaren 5ean Amurrion Alfedo Remirezi elkartasuna adierazteko egindako bertso saioaren onena jaso dugu.

 
bannerra

bannerra