Skip to main content

Hamaika telebista

Bat-Batean | Aitor Mendiluze izan dugu protagonista

2017-02-17

Aitor Mendiluzerekin izan gara, eta gertutik ezagutu ditugu bere kezkak eta erronkak. Gainera, pasa den larunbatean Lezoko Gezala aretoan egindako bertso saioaren momentu onenak jaso ditugu.

Sagarrondotik | Xabier Amurizarekin ekin diogu txotx denboraldiari

2017-02-17

Sagarrondotik saioaren denboraldi berriari hasiera emateko, Xabier Amuriza izan dugu gonbidatu. Markina-Xemeingo Axpe sagardotegian elkartu gara, eta aurtengo sagardo denboraldiaren xehetasunak ezagutzeaz gain, Euskal Sagardo Jatorri Izendapen berriaz gehiago jakin dugu.

Bat-Batean | Oihana Iguaranekin izan gara Amasan

2017-02-09

Ilusioa eta gogoa ez zaizkio falta Oihana Iguarani. Plazaz plazako jardunean egonkortzea du helburu Amasako bertsolari gazteak. Berarekin izan gara, eta azaroan Legazpin egindako bertso saioaren onena jaso dugu.

Bat-Batean | Amets Arzallusekin izan gara

2017-02-03

Amets Arzallus txapeldunarekin izan gara. Euskarak eta bertsolaritzak iparraldean bizi duten egoeraz aritu gara solasean, eta azken txapeldunak aurtengo txapelketa urteari nola aurre egiten dion jakin dugu. Bestalde, larunbatean Baionan Seaskaren alde egindako bertso saioaren momentu onenak jaso ditugu.

Bat-Batean | Kantu inprobisatuaz aritu gara Beñat Gaztelumendirekin

2017-01-26

Aste batzuk igaro dira Mundu bat ahoz aho kantu inprobisatuari buruzko dokumentala estreinatu zutenetik. Beñat Gaztelumendi zuzendariarekin izan gara, eta gaiaren inguruko solasaldi interesgaarria izan dugu. Gainera, azaroan Ermuan egindako bertso saioaren onena jaso dugu.

Bizkaian ere zabaldu dute txotx denboraldia

2017-01-24

Andoni Aizpuru kazetariak eman dio hasiera Bizkaiko txotx denboraldiari. Zornotzako Uxarte sagardotegian egin dute ekitaldia, eta bertaratu direnek uzta berriko sagardoa dastatzeko aukera izan dute.

 
bannerra

bannerra