Skip to main content

Hamaika telebista

Bat-Batean | Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" izan dugu gurean

2017-01-17

Arkaitz Oiartzabal “Xamoa” bertsolari oiartzuarrarekin izan gara. Bertso eskolako irakaslea ere bada "Xamoa", eta berarekin aritu gara solasean. Horrez gain, urtarrilaren 8an Oiartzunen egindako euskal presoen aldeko bertso saioaren onena jaso dugu.

Bat-Batean | Bertsolaritzak Nafarroan bizi duen egoera ezagutu dugu

2017-01-14

Bertsolaritzak Nafarroan duen egoera ezagutzeko, Iruñeara joan gara. Alde Zaharreko Zaldiko-Maldiko elkartean ematen du bertso eskola Iker Gorosterrazu bertsolariak. Bertan izan gara, eta urrian Iruñean egindako bertso saioaren onena jaso dugu.

Bat-Batean | Etxahun Lekue Bizkaiko txapeldunarekin izan gara

2016-12-24

Bizkaiko txapela jantzi berritan, pozik aurkitu dugu Etxahun Lekue. Larrabetzuko txapeldunarekin solasean aritu gara, bere bizipenak ezagutu ditugu, eta gogora ekarri ditugu finaleko momenturik onenak.

Bat-Batean | Fredi Paiarekin izan gara Bizkaiko finalaren atarian

2016-12-17

Bizkaiko finalaren atarian, azken txapeldunarekin izan gara. Fredi Paiarekin finalari begira jarri gara, eta txapelketak orain arte emandakoaz aritu gara algortarrarekin. Horrez gain, Basauri eta Larrabetzuko finalaurrekoek emandakoa jaso dugu.

Bat-Batean | Bizkaiko finalari begira Jone Uriarekin

2016-12-10

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa heldu da finalera. Hilaren 17an jokatuko da Bilbon, eta gu finalistetako batekin izan gara. Jone Uria izan zen txartela lortzen lehena, eta berarekin errepasatu ditugu txapelketaren ingurukoak eta bestelako kontuak. Gainera, Markina-Xemeingo finalaurrekoaren onena jaso dugu saioan.

Sagardo Apurua, iragana eta oraina

2016-12-06

Bost eguneko egitarau zabala antolatu du Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak III. Sagardo Apurua ospatzeko. Garai batean bezala, Urumeatik jaitsi dute sagardoa Astigarragatik Donostiara, eta Boulevarden dolare-baserri bat eraiki dute. Sagardoaren historia eta kultura bizirik mantendu nahi dituzte ekimenaren bitartez. Bost egunez, festa giroan sagardo berria dastzeko aukera izango da Donostiako Boulevarden.

 
bannerra

bannerra