Skip to main content

Hamaika telebista

Bat-Batean | Sustrai Colina Xilabako txapelduna izan dugu gurean

2016-11-19

Xilabako txapela jantzi berritan, gurean izan da Sustrai Colina. Pozik eta harro, oinak lurrean ditu urruñarrak. Txapeldunarekin partekatu ditugu Baionako finaleko momenturik onenak.

Bat-Batean | Xilaba eta Joana Itzaina

2016-11-05

Joana Itzaina izan dugu gurean, Bertsularien Lagunak elkarteko lehendakaria. Xilaba txapelketako finalaurreak jokatu berri, azaroaren 12an izango da final handia Baionan. Joanarekin Xilaba txapelketaz mintzatu gara, eta Iparraldean bertsolaritzak bizi duen egoeraz. Horrez gain, Aiziritze eta Larresoroko finalaurrekoetako bertsorik onenak jaso ditugu saioan.

Bat-Batean | Andoni Egaña eta Lugaritzeko bertso saio matematikoa

2016-10-29

Andoni Egaña txapelduna izan dugu gurean. Bertsolaritzaz, euskaraz, eta bere ibilbide oparoaz jardun dugu zarauztarrarekin. Bestalde, Donostiako Antigua auzoko Lugaritz kultur etxean egindako bertso saio matematikoaren momenturik onenak jaso ditugu.

Bat-Batean | Heletako bertso saioaren onena

2016-10-15

Irailaren 11n Nafarroa Behereko Heleta herrian egindako bertso saioa jaso dugu programan. Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi, Amets Arzallus eta Odei Barroso aritu ziren bertsotan, Santa Maria etxeko lorategian. Hauxe duzue saioak eman zuen onena.

Bat-Batean | Irurako jaietako bertso saioa

2016-10-08

Irailaren 29an San Miguel jaietako bertso saioa egin zuten Iruran. Herriko plazako oholtzan aritu ziren bertsotan Agin Laburu, Andoni Egaña, Oihana Iguaran eta Ane Labaka. Bertso saioko momenturik onenak jaso ditugu.

Bat-Batean | Ereñotzuko bertso saioa

2016-06-18

Ekainaren 12an Ereñotzuko San Antonio festetan egindako bertso saioaren momentu onenak bildu ditugu Bat-Batean saioan. Maialen Lujanbio, Unai Mendizabal, Eli Pagola, Andoni Egaña eta Igor Elortza aritu ziren bertsotan 300 bertsozale ingururen aurrean.

 
bannerra

bannerra