Skip to main content

Hamaika telebista

Realak behar zuen puntua topatu zuen Vila-Realen

2016-04-25

Vila-Real 0 - Reala 0. Txuri urdinek bale berdinketa lortu zuten Madrigal futbol zelaian. Getaferen aurka Anoetan modu tamalgarrian galdu ondoren, sailkapeneko laugarrenaren etxean puntu ona eskuratu zuten. Gorka Etxeberria, Asier Aiestaran eta Iker Estalarekin aztertu dugu neurketa.

Eibar Lehen Mailan izango da datorren sasoian ere

2016-04-25

Eibar 1 - Deportivo 1. Armaginek ezin izan zioten 1-0eko markagailuari eutsi, eta berdinketaren konformatu behar izan ziren. Galiziarren aurka lortutako puntuarekin, 42 pilatu dituzte, eta horrekin batera salbazio matematikoa poltsikoratu. Bestalde, Emakumeen Lehen Mailako gure bi ordezkarien errepasoa egin dugu. Oiartzunek irabazi egin zuen eta Realak galdu. Gorka Etxeberria, Asier Aiestaran eta Iker Estalarekin egin dugu analisia.

Bat-Batean | Elizondoko bertso saio musikatua

2016-04-23

Elizondoko Arizkuenea Kultur Etxean bertso saio musikatu atsegin eta goxoa egin zuten Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira. Ainhoa Aranburu aritu zen gaiak jartzen, eta Amaia Agirre, Oihana Iguaran, Ane Labaka eta Alaia Martinen bertsoei Araitz Bizkaik eta Garikoitz Otamendik jarri zieten musika. 200 bat entzule elkartu ziren, giro ederrean.

Bat-Batean | Andoain eta Igorreko bertso saioak

2016-04-09

Andoain eta Igorre artean hara eta hona ibili gara. Andoaingo Bastero Kulturgunean Sahararen aldeko bertso saio egin zen. Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Aitor Mendiluze eta Unai Muñoa aritu ziren bertsotan. Igorren, berriz, Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Maialen Lujanbio eta Beñat Gaztelumendi izan ziren oholtza gainean.

Realaren garaipen ederra eta Oiartzunen galera

2016-04-04

Realeko neskek denboraldiko garaipen esanguratsuena eskuratu zuten Zubietan, Atletico Madril talde indartsuari irabazita (1-0). Oiartzunek, aldiz, ezin izan zuen punturik urratu Valentziaren zelaian (2-0).

Porrota, polemika eta guzti

2016-04-04

Eibar 1-2 Vila-Real. Vila-Realek mendean hartu zuen Eibar Ipuruan. Armaginak markagailuan aurretik jarri arren, kanpotarrek norgehiagoka iraultzea lortu zuten polemika eta guzti. Horri buruz aritu gara Lander Iruin kazetariarekin eta Iker Dorronsoro entrenatzailearekin.

 
bannerra

bannerra