Skip to main content

Milan

Italiako saskibaloiaren mekak: Bolonia, Cantú, Milan eta Varese

2020-05-04
#MarakanaTxikia Italiako saskibaloiari gainbegirada Alessandro Rutarekin batera: Mike D'Antonik Milanen gidatzen zuen "Banda Bassotti", Cantú edo Varese mitikoak; Hortaz gain, Michael Robinson gogoratuko dugu Kuko Zigandarekin batera eta Ainhoa Tirapuren soslaia
AC Milan taldearen garairik onena gogoan

2020-03-19
Konfinamenduari aurre egiteko, aste honetan ere Marakana Txikiaren saio berezia osatu dugu. Alessandro Rutarekin batera, bere talderik kuttunena aztertu dugu: AC Milan. Lombardiako ekipoak urrezko aroa ezagutu zuen 20. mendearen amaieran, orduko garaipenak errepasatu eta protagonista nagusiak izan ditugu hizpide. Besteak beste, Silvio Berlusconi, Arrigo Sacchi, Fabio Capello, Marco Van Basten, Ruud Gullit, Paolo Maldini eta beste hainbat.
Kobe Bryant-en heriotza, Williamsek pairatutako irain arrazistak eta Italiako futbolaren erradiografia

2020-01-27
Kobe Bryant-en heriotzak mundu osoko albistegiak ireki ditu, Lakers-eko jokalaria helikoperoarekin izandako istripuan hil da. Marakana Txikian bere ibilbidea aztertu dugu Alessandro Ruta eta Iñaki Berastegirekin batera. Hortaz gaindi, Iñaki Williamsek pairatutako irain arrazistak eta Italiako futbolaren erradiografia osatu dugu.
Zlatan Ibrahimovic talde gabe dago

2019-12-03
Suediarrak Los Angeles Galaxy utzi eta abentura berri bati ekingo dio, zurrumurruen arabera baliteke Milanera itzultzea. Hala ere, bitartean, zeresana ematen jarraitzen du, besteak beste, Hammarby klubaren erosketarekin. Egoera honek, Malmoeko zaleen haserrea eragin du. Honatx, Alessandro Rutak Marakana Txikian osatutako soslaia.
Asteburuko derbiak, Reala eta Gernikarentzat

2019-12-02
Alessandro Ruta eta Egoitz Askasibarren parte hartzearekin, Marakana Txikian kirol errepasoa osatu dugu. Ligan, Reala, Athletic eta Osasunaren garaipenak izan ditugu eta saskibaloian, Gernikak Araskiren kontrako derbia eraman zuen. Hortaz gain, Unai Emeryren kanporaketa izan dugu hizpide.
 
bannerra

bannerra