Skip to main content

musika

Berriz ere bueltan da Ezinean taldea

2014-03-21

Azpeitiko Ezinean laukoteak "Berriz" lan berria plazaratu du Oihuka diskoetxearekin. Euskarazko hardcore melodiko bizkorra dute aldarri, eta hasi orduko bukatzen den lana aurkeztu dute. Kantu bizkorrak eta letra zuzenak. Abiadura maite dute, baina mezuari garrantzia emanez. Datozen bi hilabeteetan kontzertu biratxoa egingo dute. Zuzenekoen datak taldearen web orrian ikus daitezke.

Futbol&Reggae arrazakeriaren kontrako 3. mundialito mixtoa ospatuko da Bilbon Irailaren 1an

2018-08-30

Bilbo Reggae Skins eta beste hainbat elkartek arrazakeriaren aurkako 3. mundialito mixtoa antolatu dute Bilboko Santutxu auzoan, irailaren 1ean. Futbol&Reggae izenpean, musikak, kirolak, elkartasunak eta aldarrikapenak bat egingo dute hirugarren urtez jarraian, aurtengoan, antolatzaileen hitzetan, are handiagoa izango den ospakizunean.

Bette Smith, Coco Montoya, The Excitements eta The Blues Morning Singers Getxo&Blues Jaialdian

2018-07-16

Getxo&Blues uztailaren 19tik 22ra luzatuko da eta, ohiko denez, Biotz Alai plazan eskeiniko dira kontzertu nagusiak. Horiez gain, The Piper´s Iris Pub tabernan eta Getxoko Kirol Portuan doaneko emanaldiak izango dira eta Granujas a todo ritmo street band-ek kalejira eskiniko du hilaren 21an Algortako geltokitik abiatuta.

Florence and the Machine-ren ikuskizunak Kobetamendi piztu zuen

2018-07-13

Abian da Bilbao BBK Live jaialdia. Lehen egunean, Florence and the Machine kartel buruak dirdira eragin zuen Kobetamendin bildutakoen artean. Hamaika Telebista bertan egon zen eta Rural Zombieseko Julia Urreaga, Morgan-eko Ekain Elorza eta Lukiek-eko Josu Ximun Villelabeitiarekin egoteko aukera izan genuen.

Adarretatik jaialdia Zarautzen, musikaren ertzak ukitzeko

2018-07-06

Sustatzaileen hitzetan, ez da edonolako jaialdia izango, musikaren ertzak ukituko baititu. Hiru agertoki izango dira horretarako: eguerditan, Merkatu Plazan, kaleko musika edo proposamen akustikoagaoak izango dira entzungai; arratsetan, Musika Plazan, euskal musika; eta gauetan, itsas pasealekuan, Borghetto parean eskainiko dituzte kontzertuak.

Guztira, dozena bat proiektuz gozatzeko aukera izango da hiru egunetan. Besteak beste, Sara Mansilla, Juan Valls, Oso Fan, Rafa Rueda, Buffalo, DJ Tahira edota Elkano Browning Cream taldeen doinuez gozatzeko aukera eskainiko dute. Zarauzko Udaleko Kultura sailaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Katapulta programaren babesa izan dute, eta aurten estreinakoz antolatuko dute egitasmoari jarraipena eman nahiko liokete datozen urteetan ere.

Charenee Wade, Kenny Garret eta Chano Dominguez 42. Getxo Jazz jaialdian

2018-06-27

Uztailaren 4tik 8ra luzatuko da eta urtero bezala, mundu osoko jazz musikari onenetarikoak bilduko ditu aurtengo Getxo Jazz jaialdiak. Aurten, gainera, Hirugarren Milurtekoa atalean estiloaren aurpegi berrienei emango zaie tartea.

 
bannerra

bannerra