Skip to main content

euskal herria

Edurne Larrañaga (Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta): “Sistema da gaixorik dagoena”

2020-06-15
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak ekainaren 19rako mobilizazioak deitu ditu, «Publikoa eta funtsezkoa zaindu, aberastasuna banatuz. Lehenik bizitza!» lelopean. Mobilizazio hauek Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egingo dira. Baita, herri batzuetan ere, arratsaldez. Lau hilabete igaro dira lan, pentsio eta bizitza duinaren alde greba egin zenetik. Edurne Larrañaga Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako kidearen esanetan, urtarrilaren 30eko aldarrikapenetan berrestea ekarri du covid19ak.
Hildako bat eta 17 kutsatu berri atzeman dituzten Euskal Herrian

2020-06-08
EAEn hamaika gaixo berri detektatu dituzte. Nafarroan, aldiz, sei kasu berri atzeman dituzte. Testuinguru honetan, Euskal Herrian pandemia hasi zenetik 25 mila pertsona inguruk eman dute positibo.
Urko Aiartza: "XXI. mendeko herri misioen inguruko gogoeta egin behar dugu Euskal Herrian"

2020-06-03
Elkarrizketaren tartean, Telesforo Monzon eLab Herrigintza Laborategiko Urko Aiartzarekin solastu da Beñat Zarrabeitia lankidea. Covid19 gaitzak eragindako izurriak aurretik zetozen tendentzia globalak areagotu dituela nabarmendu du Aiartzak eta horren aurrean, Euskal Herrian, gogoetarako espazioak zabaldu dituzte.
66 urteko abeltzain bat hil da Urizaharran, traktoreak harrapatuta

2020-06-02
Urizaharrako 66 urteko abeltzain bat hil da astelehen honetan, lan-istripu batean, traktorearen eta ibilgailuaren atoiaren artean harrapatuta geratu ostean. Urtea hasi zenetik gutxienez 34 langile hil dira lan istripuetan eta beste bik desagertuta jarraitzen dute Zaldibarko zabortegian.
Ekainaren 7an plazak aldarriz betetzeko deia egin du Hamaika Gara mugimenduak

2020-05-28
Herritarren aldarrikapenek plaza publikoa berreskuratzeko garaia dela iritzi du dinamikak eta, horixe da Josu Etxaburu Gure Eskuren bozeramaileak azpimarratu gura izan duena. Ekimenaren nondik norakoak kontatzean gain, esan du, krisi honi Euskal Herritik eta guztion artean erantzun behar diogula. Izan ere, nahi horren erakustaldia izango da ‘Hemen erabaki, herritarrok erabaki’ lelopean egingo den egintza.
Covid-19 gaitza komikigileen begietatik

2020-05-22
Euskal Herriko eta atzerriko hainbat komikigilek koronabirusari buruz egindako tira grafikoen bilduma ikusgai.
 
bannerra

bannerra