Skip to main content

alaba

Arritxu Apezetxea, ile-apaintzailea

2019-05-15
Arritxuk duela 24 urte ireki zuen ile-apaindegia BaraƱainen. Goizuetatik etorria, bananduta dago eta alabarekin bizi da. Emakume langile eta indartsua, baloreei eta errespetuari buruz hitz egingo digu gaurko saioan.
Sara Majarenasek nahi du haren kasuak konponbideari ekarpena egitea

2018-04-17

Izar alabari haren aitak egin zionaren berri jakin zuenean sentitu zen presoen Sara Majarenas. Urtarrilaren 15 haren aurretik ere bazuen beldurra, ordea. Indarkeria matxistaren biktima izan dira ama-alabak, baina horrekin batera pairatu dute salbuespen egoeran preso egon beharra eta dispertsioa ere. Haren kasu pertsonalak eragindakoa kontatzeaz gain, EPPKren prozesuaz eta gatazkaren konponbideaz hitz egin du Majarenasek Hamaika Telebistarekin. Apirilaren 9an geratu zen libre, eta Preso Politikoen Nazioarteko Egunaren harira egin diogu elkarrizketa.

Sara Majarenas: "Itxaropen faltsua izan eta askatasunez erabaki ezina egin zait gogorrena"

2018-04-17

Izar alaba, haren aitak eraso eginda, hil ala biziko egoeran geratu eta hamalau hilabetera, apirilaren 9an geratu zen aske Sara Majarenas. Indarkeria matxistaren biktima izan dira ama-alabak, baina horrekin batera pairatu dute salbuespen egoeran preso egon beharra eta dispertsioa ere. Haren kasu pertsonalak eragindakoa kontatzeaz gain, EPPKren prozesuaz eta gatazkaren konponbideaz hitz egin du Majarenasek Hamaika Telebistarekin, Preso Politikoen Nazioarteko Egunaren harira.

13 urtetik gorako zigorra osorik beteta, aske geratu da Sara Majarenas

2018-04-09

Oihartzun handiko espetxealdia izan da Sara Majarenasena, berak eta alabak jasan duten indarkeria matxista dela eta. Izar haurraren aita 2 urteko alaba hiltzen saiatu baitzen iazko urtarrilean.

Erasoa gertatu eta hilbete eta erdira, haurrak 3 urte bete zituen, eta, beraz, ezin zen amarekin espetxean geratu. Harengandik banantzeko arriskuaren aurrean, mobilizazio jendetsuak izan ziren Euskal Herrian, amak eta alabak elkarrekin egoteko aukera izan zezatela eskatzeko. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Jose Luis Castro epaileak bigarren gradua onartu zion Majarenasi, eta Valentziako Picassent espetxetik Madrilgo harrera pisu batera lekualdatu zuten alabarekin batera.

Presoak hirugarren gradua eskatu zion Espainiako Justiziari, zigorra Donostian bete eta alabarekin batera bere hirira itzuli ahal izateko; baina epaileek ukatu egin zioten aukera hori. Beraz, gaur geratu da aske, zigorra oso-osorik beteta.

 
bannerra

bannerra