Skip to main content

eztabaida

Angel Rekalde (Nabarralde): "Eztabaida antzuetan ez erortzeko ikurriña eta Nafarroako bandera aldarrikatu behar ditugu"

2020-04-07
Ikurriñaz eta Nafarroako banderaz, eta haien erabilera politikoaz hitz egin dugu Nabarralde elkarteko Angel Rekalderekin.
"Kargatzen" izeneko prozesu eratzailea aurkeztu du ikasle talde batek Donostian

2020-01-20
Antolatzeko eta borrokatzeko forma berriak mahaigaineratzeko eragile berria sortuko du prozesua ikasle talde batek. Euskal Herrian egungo hezkuntza sistema zalantzan jarri eta sistema propio baten alde borrokan jarraitzeko, ezinbestekotzat jo dute ikasle subjektu berri bat sortzea.
Iranzu Anaut, familia kideekin genero ikuspuntua lantzen

2019-12-11
Iranzuk Gizarte Hezkuntza ikasi zuen baina orain irakaslea da Zangotzan. Gazte prekarietateaz hitz egin dugu berarekin. Bere aita ezagutuko dugu eta familia kideen artean gai hauek eztabaidan jartzearen garrantzia erakutsiko digute. Familia eredugarria, dudarik gabe. Horretaz gain, Iranzu, Antsoaingo Herri Kirol taldeko partaide da eta sokatirako entrenamendu batean izan gara.
Jaurlaritzaren kontuen biderik ez du moztuko EH Bilduk, baina negoziatzen jarraitu nahi du

2018-12-10

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako aurrekontuen bidea ez du itxiko EH Bilduk, baina ez dute onartu Eusko Jaurlaritzaren azken proposamena, eta abenduaren 21era arte negoziatzen segitzea da koalizioaren asmoa.

Hala erantzun dio EH Bilduk Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ogasun sailburuak astelehen honetan egindako proposamenari, Jaurlaritzaren aurrekontu proiektua babestearen trukean, pentsioak 2020rako 823 eurora igotzeko konpromisoari, alegia.

Eusko Legebiltzarrak asteartean eztabaidatuko ditu Elkarrekin Podemosek eta PPk aurrekontu proiektuari aurkeztu dizkioten osoko zuzenketak. Hain justu, Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuari osoko zuzenketarik ez aurkeztea erabaki du EH Bilduk, oposizioko gainerako alderdiek ez bezala. Azpiazuk keinu hori eskatu zion negoziazioekin jarraitzeko, eta koalizioak onartu egin zuen. Hala ere, 19 zuzenketa partzial aurkeztu zituen EH Bilduk. Besteren artean, pentsio baxuenentzako osagarria handitzea, Diru sarrerak bermatzeko errentaren bidez. Neurri horrekin, gutxieneko pentsioa 732 eurotik 858ra handituko litzateke.

Puigdemontek bideoz parte hartuko du GEDen Gernikako ekitaldian

2018-09-27

Iazko urriaren 1eko Kataluniako erreferendumaren urtemugaren harira antolatu dute ekitaldia, larunbaterako, Gernikan. Besteak beste, Carles Puigdemont Generalitateko presidente kargugabetuak hartuko du hitza, erbestetik, bideo konferentziaz. Angel Oiarbideren hitzetan, Euskal Herriaren eta Kataluniaren artean lotura berezia dagoelako.

Euskal Herrian, berriz, garai ederra bizi dugula uste du Oiarbidek, etorkizunean izan nahi dugunaz erabakitzeko, eztabaida abian dagoelako hainbat eremutan.

EH Bildurekin adostutakoarekin jeltzale "denak" ados daudela ziurtatu du Erkorekak

2018-09-05

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak esan du EAJn denak daudela ados EH Bildurekin estatus berriaz adostutako oinarriekin. Izan ere, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak astelehenean adierazi zuen "aztertu" beharra dagoela EAJk eta EH Bilduk adostutako edukiak, baina oinarri horiei ez zaiela uko egin behar. Erkorekak argitu du ez dagoela "sakoneko desberdintasunik" bi iritzien artean.

Akordioan parte hartu duen koalizioko koordinatzaile Arnaldo Otegi Bruselan da, Abdullah Öcalan buruzagi kurdua aske uztea eskatzeko ekitaldi batera joanda. EH Bilduko ordezkariak han hartu du hitza eta esan du EAJrekin egindako akordioak “Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarren gehiengoaren sentimendu politikoarekin” konektatzen duela.

Jeltzaleen kritiketako bat izan da PSE-EEk eta PPk ez dituztela beren jarrerak moldatu akordio bat errazteko. Kritika horri, ordea, gaur erantzun dio Idoia Mendia PSEko idazkari nagusiak. Esan du sozialistak "jada mugitu" direla estatutua erreformatzea onartuta.

PP ere agertu da EAJren eta EH Bilduren akordioaren kontra. Alfonso Alonso presidenteak jakinarazi duenez, PPk egitasmo bat aurkeztuko du Eusko Legebiltzarrean, EAJk akordio horretan "atzera" egin dezan, popularrek ikusten duten arriskuari aurre hartzeko.

 
bannerra

bannerra