Skip to main content

emakume

6.565 emakumek hartuko dute parte 31. Lilatoian

2020-02-26
31. edizioa da aurtengoa eta antolatzaileak oso pozik agertu dira parte-hartze mailarekin eta lasterketak urteetan zehar izandako bilakaerarekin.
Arritxu Apezetxea, ile-apaintzailea

2019-05-15
Arritxuk duela 24 urte ireki zuen ile-apaindegia Barañainen. Goizuetatik etorria, bananduta dago eta alabarekin bizi da. Emakume langile eta indartsua, baloreei eta errespetuari buruz hitz egingo digu gaurko saioan.
Uxua Lazkanotegi, Erizaintza arduraduna

2019-10-09
Uxua Lazkanotegi Padre Menniko erizaintza arduraduna da. Emakumeak goi mailako postuetan presentzia gehiago edukitzeko beharra aldarrikatu digu elkarrizketan zehar erizainak. Gainera eritasun mentalen inguruko hausnarketa egingo digu eta zehazki gaixotasun hauek sufritzen duten emakumeen zaurgarritasunaz hitz egingo dugu.
Sandra Ruiz, sistemak inposatutako eredutik haratago

2019-08-28
Sandra Ruizek orain dela 23 urte bere bizitza aldatzea erabaki zuen. Aritzkuren izeneko herria berreraiki eta bizitza berri bat hasi zuten lagun talde batek. Gaur egun, bizitzeko moduko espazio bat eraiki dute. Gizarte sistematik at bizitzea lortu duten arren, genero rolak barneratuak dituztela nabari dute eta horiek hausteko barne lanketa batean daude.
Ainhoa Juaniz, antzerki-zirku parekidearen alde

2019-05-22
Aste hontan Ainhoa Juanizekin egoteko aukera izan dugu. Kasualitatez zirkuan hasi eta urteen poderioz Zirika Zirkus sortu zuen. Bere lanbidea klowna, ikusle guztiak poltsikoratzen ditu, eta oraindik ez du asmorik kasualitate hau alde batera uzteko.
EGUNEKOA: gizarte, politika eta kultura albisteen bilduma

2018-11-22
Emakume pentsiodunen Oneka plataformak azaroaren 25era begira plazaratutako irakurketari, Iruñeko Udalak Euskaraldiarekin bat egin izanari eta merkatal guneek igande eta jai egunetan irekitzearen aurkako Bilboko protesta bati erreparatu diegu gizarte gaietan. Arlo politikoan, Aitzina eta Ernai gazte erakundeen apirilaren 19tik 22ra Lemoan egingo duten Gazte Topagunea hartu dugu hizpide. Azkenik, kultura eremuan, 'Gorputz grafiak: memoria feministaren marruak' erakusketari eta Edorta Jimenezen 'Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua' eleberriari eskaini diegu arreta.
 
bannerra

bannerra