Skip to main content

emakume

Hilketa matxistatzat jo dute Bilbon topatutako emakumearen kasua

2018-09-25

Emakume baten gorpua topatu du Ertzaintzak Bilbon, indarkeria zantzuekin eta ikerketa zabalik dagoen arren, hilketa matxistarena da hipotesi nagusia. Beraz, aurten, indarkeria matxistagatik hildako zazpigarren emakumea litzateke Euskal Herrian.

Ollerietagoiena kaleko etxebizitza batean topatu dute gorpua ertzainek, bizilagun baten deia jasota joan dira hara. Berri agentziek zabaldu dutenez, 25 urte zituen emakumeak eta bi haur.

Hilketa salatzeko lehen deialdiak ere zabaldu dira jada: Bilboko Udalak asteazken goizean egingo du elkarretaratzea, udaletxeko eskaileretan, 10:30ean. Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak, berriz, 20:00etarako egin du manifestazio deialdia, Atxuriko Enkarnazio plazatik abiatuta.

Riveira eta Urdaibai izan dira Kontxako sailkatze faseko garaileak

2018-08-30
Kontxako Sailkapen estropada jokatu zen abuztuaren 30ean, eta banderarako lehian arituko diren hamasei traineruen izena argitu zen. Emakumezkoetan, Galiziako Riveira taldeak irabazi zuen eta Tolosaldeak eman zuen eguneko ustekabea. Gizonezkoetan, Uradaibai gailendu zen eta iaz gutxigatik kanpoan geratu ostean, San Pedrok sailkatzea lortu zuen.
Ane Urkiri: "Liga Madrilen eta Bartzelonaren artean egongo da, eta hor sar daitezke Athletic eta Levante ere"

2018-08-31
Larunbatean jokatu da Euskal Herriko Koparen zortzigarren edizioko finala. Aurten ere Athletic eta Reala lehiatu dira txapelketa irabazteko. Halako partida bat antolatzea bi taldeentzat onuragarria iruditzen zaio Gara egunkariko kazetari Ane Urkiriri. Ligari begira, euskal taldeek dituzten helburuak aztertu eta titulurako borrokan ibiliko direnen analisia ere egin du gurean.
EGUNEKOA: uztailaren 3ko albiste nagusiak

2018-07-03

Mugimendu feministak sanferminak "aske" bizitzeko emakumeei egindako deialdiari eta zenbait lan gatazkari erreparatu diegu gaurkoan. Horrez gain, Jose Sanjurjo kolpistaren gorpuzkiak Iruñeko Erorien Monumentura itzultzeko ebazpenari ere eskaini diogu arreta.

EGUNEKOA: ekainaren 29ko albiste nagusiak

2018-06-29

Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroaren arteko Euroeskualdeko bilkurari eta Bartzelonako Udalak euskal bake prozesuarekiko hartutako konpromisoari erreparatu diegu gaurkotasun kolektiboan. Horrez gain, arreta eskaini diogu Bilbobuseko gaueko zerbitzuan emakumeek geltoki artean geldialdia esktzeko izango duten aukerari ere.

Emakumeen lehen San Fermin torneoa, Lesakan eta Iruñean

2018-06-27

Hasierako asmoa sanferminen barnean jaialdi gehiago jokatzea zen, baina, egutegia antolatzen hasi zirenerako, Labrit hartuta zegoen sanferminetako ia egun guztietarako. Beraz, egokia iruditu zitzaien lehen jaialdia herri batean jokatzea, horregatik izango da Lesakan, igandean, 11:30ean hasita.

Sei bikotek hartuko dute parte, bi multzotan banatuta, eta Lesakan multzo bakoitzeko ligaxka jokatuko da. Lehen bi sailkatuek finala jokatuko dute, eta bigarrenek, 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida. Antolatzaileek gonbidapen bitartez aukeratu dituzte pilotariak, eta bost nafarrak dira. Tartean, Master Cupeko izen ezagunak daude. Besteak beste, Olatz Arrizabagala binakako txapelduna dago, Patri Espinar txapeldunordea edota Ainhoa Urien Bigarren Mailako txapelduna.

Emakume Master Cupen antolatzaileek, oraingoz, ez dute asmorik euren eskaintza Euskal Herriko beste hiriburuetara irekitzeko. Hala ere, egongo da emakumezko beste torneorik antolatuko duenik; esaterako, Donostiako Antigua auzoan. Gizonezkoen torneoarekin batera, emakumezkoen binakakoa antolatu dute uztailaren 21 eta 22rako. Pilota mistoa erabiliko dute, eta lau bikotek hartuko dute parte: Olatz Arrizabalaga Alba Martinezekin, Maite eta Olatz Ruiz de Larramendi, Miren Larrarte Miriam Arrillagarekin eta Patri Espinar Leire Garairekin.

 
bannerra

bannerra