Skip to main content

emakume

EGUNEKOA: ekainaren 20ko albiste nagusiak

2018-06-20

Gasteizko bizilagun bat Bartzelonako atzerritarrentzako atxikitze zentroan daukatela salatu dute hainbat lagunek. LAB sindikatuak, berriz, emakume eta gizonen arteko soldata arrakala kronikoa bihurtu dela esan du. Gai horiez gain, Altsasuko auziko epaiko akatsengatik Iñaki Abadi zigorra murriztu diotela ere jaso dugu. Baita Anariri bihar Adarra saria emango diotela ere.

Arteari dagokion balioa aitortzeko eskatu du Mireia Gabilondok, Max sarietan

2018-06-19

Hernaniko taldea ez da euskal saritu bakarrra izan. Borja Ortiz de Gondrak jaso baitu antzerkigile onenaren saria, Los Gondra lanarengatik. Madrilgo Valle Inclan antzokian ikusi ahal izan da lana azken hilabete honetan. Ertza taldearen Meeting Point lanarentzat izan da, berriz, kale ikuskizun onenaren saria. Asier Zabaletak zuzentzen duen lan horrek bi gazte brasildarren historia kontatzen du, zeinak haur zirela heldu ziren Euskal Herrira, eta han ezagutu zuten Ertza konpainia.

Aldarrikapenen gaua ere izan da sari banaketakoa. Emakumezko aktore eta zuzendarien lana nabarmentzeaz gain, arteari "duen garrantzia" emateko ere eskatu baitio Gabilondok Espainiako Kultura ministro berriari, eta ahalegina egin dezala antzerkia ikusarazteko.

Gorputzetatik abiatu eta urrutira doa euskal mugimendu feminista

2018-05-16

Urrutira joateko asmoa du Euskal Herriko mugimendu feministak, datorren urriaren 22tik 28ra, Bilbon egingo duten Emakumeen Mundu Martxaren XI. Nazioarteko Topaketan.

Aurtengo martxoaren 8ko greba feministak ezarri duen mugarriari dagokionez, indar erakustaldi handia izan zela uste dute, baina indar hori guztia zein borrokatara bideratu behar den hausnartu behar dela ere iruditzen zaie.

Salerosketa sareek sexualki esplotatutako emakumeen ikusgarritasuna sustatuko du CEAR Euskadik

2018-05-08
Emakume errefuxiatuak sexualki esplotatzen dituzten salerosketa sareen aurka, kanpaina aurkeztu du CEARek. Salatu dute, azken urtean, salerosketaren biktima izandako 23 emakumek soilik lortu dutela babes politikoa. Kanpainarekin, emakume biktimen irudia apurtu eta bizirik iraun dutenen indarra eta ausardia nabarmendu nahi dituzte.
EGUNEKOA: maiatzaren 2ko albiste nagusiak

2018-05-02

Ostiralean Kanbon egingo den nazioarteko topaketaren bezperetan, geroz eta xehetasun gehiago jasotzen ari gara ETAren amaieraz. Gaurkoan, erakundeak ordezkari eta instituzio politikoei igorritako gutunaren berri izan da. Horrez gain, erreparatu diogu Eneko Compains torturatzea egotzita epaitu dituzten Guardia Zibilen auziari ere. Egunak albiste beltza ere utzi du, Bidarten emakume bat hil dutelako eta haren gizonezko bikotekidea atxilotu dutelako. Gainera, kultura eta kirol gaiei ere erreparatu diegu.

Erasoa baztertuta, abusuagatik, 9 urteko zigorra, sanferminetako erasotzaileentzat

2018-04-26

Bederatzi urteko espetxe-zigorra jarri diete 2016ko taldeko bortxaketako bost akusatuei. Sexu-abusu delituagatik zigortu dituzte eta ez sexu-eraso delituagatik. Berehalako erantzunak sorrarazi ditu ebazpenak, mugimendu feminista horren aurka azaldu da eta istiluak ere sortu dira Nafarroako Auzitegiaren aurrealdean.

Erakunde publikoetatik ere etorri da erantzuna. Nafarroako Gobernuak jakinarazi du errekurtsoa jarriko diola epaiari. Maria Solana bozeramailearen hitzetan, kezkatuta daude, bortxaketa egon dela argi dute eta elkartasuna adierazi diote biktimari.

EH Bilduko parlamentari Bakartxo Ruizek, bere aldetik, esan du epaiak garrantzia kentzen diola emakumeen aurkako indarkeriari. Sistema judizialak indarkeria hori mantentzen duela salatu du.

Eusko Jaurlaritzak ere egin du epaiaren balorazioa. Zehazki, Josu Erkoreka bozeramaileak esan du ez dutela ebazpena partekatzen eta iruditzen zaiola kontzientziatuta dagoen gizartearen gehiengoak ere ez duela ulertuko.

 
bannerra

bannerra