Skip to main content

emakume

Anarik jasoko du Adarra saria, euskal musikari egindako ekarpenagatik

2018-04-11

Anari Alberdik jasoko du Donostiako Udalak ematen duen Adarra saria, ekainaren 21ean. Mikel Laboa izan zen lehena sari hori jasotzen, 2014an. Sei urte baziren hila zela, eta Donostiako Udalak haren ibilbide oparoa saritu nahi izan zuen. Segidan etorri ziren Ruper Ordorika, Benito Lertxundi eta Fermin Muguruza, hurrenez hurren. Musikariaren ibilbideari ematen zaio Adarra saria, eta 21 urte badira Anari diskoak argia ikusi zuela. Horixe izan zuen bakarkako lehen lana.

Tabakalerako zuzendari Edurne Ormazabalek, Amaia Ispizua musika sustatzaileak eta Donostia Kulturako Musika ataleko zuzendari Esther Fernandino batzordeko kideek proposatu zuten haren izena, euskal musikari egin dion ekarpen begi-bistakoa nabarmentzeko.

Marta Perez: "Hainbat planotako aniztasunarekin, guztion neurrira egin nahi dugu Koloretxe"

2018-03-09

Bilbon ez dago Emakumeen Etxerik, eta Bilbok "Emakumeen Etxe bat baino gehiagorako ematen du", Galtzagorri taldekoen ustez. Horregatik jo zuen espazio eske Bilboko Udalera Galtzagorri taldeak. Udalaren arabera, leku propiorik ez da behar genero ikuspuntua lantzeko, espazio guztietan modu transbertsalean landu beharreko gaia delako. Ideia horrekin ados badaude ere, Galtzagorriko kideen ustez, emakumeen eta gizonen arteko "berdintasuna lortu arte", emakumeentzat leku propio baten beharra dago San Frantzisko, Zabala eta Bilbo Zaharra auzoetan.

Martxoaren 3an, Gasteizen, emakumeak protagonista

2018-03-02

Emakumeek protagonismo berezia izango dute martxoaren 3an, Gasteizko gertakarien 42. urtemugaren harira antolatuko diren omenaldietan eta mobilizazioetan. Sindikatuek kutsu berezia eman nahi diete aurtengo mobilizazioei, eta herri mugimendu eta eragile sozialekin partekatu nahi dute egun horretako protagonismoa. Martxoak 3 elkarteak ere, 42. urtemugarako planteatutako ardatzen artean kokatu du emakumeen borroka.

Soldata berdintasunaz jarrera oportunista du Jaurlaritzak, sindikatuen ustez

2018-02-19

ELAk uko egin dio soldata berdintasunaren nazioarteko egunaren bezperan Eusko Jaurlaritzako bilerara joateari. ELAren esanetan, Jaurlaritzak "propaganda" egin nahi du emakumeen soldata arrakalaren kontura. Besteak beste, Confebasken parte hartzeagatik uko egin dio ELAk bilerara joateari, Adolfo Muñozen hitzetan. LAB sindikatuak, berriz, adierazi du bileran izango dela. Hala ere, bilera "oportunista" dela esan dute sindikatutik. Eta Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak nabarmendu du gakoa emakumeen mobilizazioan dagoela. Hargatik, martxoaren 8rako deitutako greba feministara begira jarri da.

Ertzak / Prekarietatea ezin irauli

2016-09-11

Prekarietatea bizi duten sektore ezberdinen errealitatea ezagutu nahi izan dugu. Prekarietateak emakume aurpegia al du? Emakume eta etorkin aurpegia? Galdera hauei erantzuteko bidelagun izan ditugu Isabel Otxoa EHUko Lan Harremanetarako irakaslea eta Bizkako Etxeko langileen elkarteko ordezkaria, Maria Solaetxe Telemarketineko langilea, Berta Garcia LABeko kidea eta Joseba Zalakain SiiS Ikerketa Zentroko zuzendaria.

 
bannerra

bannerra