Skip to main content

San Mames

Aritz Aduriz, Athletic-en azken ikur handia

2020-05-25
Aldakako arazoak medio, 39 urterekin, futbola utzi zuen pasa den astean. Marakana Txikian, aurrelari donostiarraren inguruko monografikoa osatu dugu.
Aritzen agurra, azken gola sartu zuen tokian

2020-05-22
Aritz Adurizek agur esateko agerraldia egin du San Mames futbol zelaiko berdegunean. Azken gola sartu zuen tokian, urte guzti hauetan alboan eduki dituen pertsona guztiei eskerrak eman dizkie.
Aritz Adurizek agur esan dio futbolari

2020-05-20
Aldakako lesio batek behartuta, futbola utzi behar du Donostiako aurrelariak. 20 denboraldi luzez egon da futbol profesionalean. 793 partida jokatu eta 287 gol sartu ditu
'Gu ere bai' plataforma sortu da euskal selekzioen nazioarteko aitortza eskatzeko

2020-03-09
Manifestua sinatu eta babestu dute 750 kirolarik, eta asteburuan aurkeztu dute egitasmoa. Yaser Hamed futbolariak irakurri du manifestua gainerako kirolarien izenean. Bertan eskatzen da “euskal selekzioen nazioartekotzea”, euskal kirolarien gehiengoaren nahia dela azpimarratuz. Nabarmendu dute, Euskal Herrian, kirolak, historikoki herria batu eta harremanak sendotzeko lana egin duela. Asmoa agertu dute Euskal Herrian izango diren nazioarteko kirol ekitaldietan aldarrikapenak egiteko, Eurokopan, adibidez.
Azken minutuko estasi ederraren ostean, Granada izango da finalera heltzeko azken eskailera

2020-02-07
Iñaki Williamsek Bartzelonaren aurkako partidaren azken segundoetan lortutako golak zoramena hedatu zuen Bilbon. Athletic-ek, partida parekatu batean ostean, finalerdietarako txartela eskuratu zuen, modurik gozoenean gainera. Lehoiek beste final bat jokatu eta oraingoan titulua erdietsi nahi dute. Sevillako hitzordura bidean, azken aurkaria Granada izango da. Joaneko partida, otsailaren 12an, San Mamesen jokatuko da.
Eurokopak Bilbon eragin ditzaken ondorioen analisia

2019-11-20
Eurokopa Bilbora ekartzeko zenbait aldaketa egin dituzte, bai Bilboko udalak, bai Bizkaiko Foru Aldundiak. Horrez gain, Bilbon eman daitezkeen ondorioen buruzko analisia egin dute.
 
bannerra

bannerra