Skip to main content

San Mames

10000 ume inguru mobilizatu dira mundu osoan zehar haurrak gerra helburu bilakatu ez daitezen eskatzeko

2019-05-16
Save The Children-ek Bilbon salatu duenez, Espainiar Estatuak armak saltzen dizkio Saudi Arabiari, nahiz eta Estatu honek Yemeneko gerran zibilen aurka erabiltzen dituen. Honen ondorioa, hainbat umeren heriotza da. Munduan zehar dauden gatazka armatu ezberdinetan, armek eta lehergailuek, lau haurretatik hiru zauritu edo hiltzen dute. Hala azaldu du Save The Children erakundeak “Blast injuries: The impact of explosive weapons on children in conflict”.
Markel Susaetak ez du Athletic-en jarraituko

2019-05-07
Eibartarrak 22 urte eman ditu Lezaman, horietariko 10 zuri-gorrien lehen taldean eta guztira 506 partida jokatu eta 56 gol sartu ditu. Hala klubak, agiri hotz eta berantiar baten bidez agurtu du, Susaetak ez du Ibaiganeren berririk izan hilabeteetan zehar eta, ondorioz, azken orduan jasotako eskaintza errefusatzea erabaki du.
Bilbon, eguerdian eta euripean, baina herritarrek erantzun dute

2019-04-11
Milaka herritarrek bat egin dute Korrikarekin Bilbon. Eguraldiak lagundu ez duen arren, eurijasak etengabekoak izan dira, asko izan dira euskararen lasterketa herrikoiarekin bat egin dutenak.
Gaizka Garitanok Athletic-ekin zuen kontratua luzatu du

2019-04-04
Deriokoak lan bikaina egin du lehen taldeko ardura zuenetik. Lau hilabetetan, Garitanok aurpegia aldatu dio Athletic-i eta, une honetan, lehoiak Txapeldunen Ligako postuetatik gertu daude. Orotara, 48 puntutatik, bizkaitarrek 32 lortu dituzte. Ondorioz, deriokoak zale eta jokalarien begirunea eskuratu du. Garitanok, 2020ko ekainaren 30a bitartean sinatu du.
Bulkada berri bat, 33000 ikusle San Mamesen zein Mendizorrotzan

2019-04-01
25000 zale elkartu ziren San Mamesen Athletic eta Levanteren arteko partida ikusteko. Ikusleen babesarekin, zuri-gorriek sailkapeneko hirugarren sailkatua gainditu zuten, Vanesa Gimbertek lortutako golari esker. Bestalde, Alaves Gloriosas taldeak, aurreneko aldiz, Mendizorrotzan jokatu zuen, 8000 zaleren presentziarekin.
 
bannerra

bannerra