Skip to main content

San Mames

Athletic eta Reala, dirdira eta hauspoa emango dien garaipenaren bila derbian

2018-10-05
Athletic-ek eta Realak euskal derbia jokatuko dute San Mames-en. Biek ala biek garaipena lortu nahi dute, denboraldi hasiera zailaren ondoren. Iñigo Martinez eta Aduriz jokatzeko moduan daude, aldiz, Willian Jose-ren parte hartzea zalantzazkoa da. Asier Garitanok, Guevara eta Roberto Lopez gazteak deialdian sartu ditu. Beñat Zarrabeitia lankidearen atariko kronika.
Alex Remirok ez du Athletic-en jarraituko eta klubak aurreikuspenerako funts ekonomikoa jarriko du martxan

2018-10-03
Albiste hirukoitza Josu Urrutiaren agerraldian: Alex Remirok ez du Athletic-en segitu nahi, klubaren Asanblada Orokorra urriaren 22an egingo da eta kontuei dagokionez, iazko 76 milioi eurotako irabaziak, aurreikuspen funts batean gordeko dira. Horrekin batera, Urrutiak baieztatu duenez, talde zuri-gorria Unai Simon, Hodei Oleaga eta Iker Muniainen kontratuak berritu eta egokitzeko lanean ari da.
Gorka Iraizozen agur hunkigarria

2017-05-16

San Mamesen, zaletuek euren taldeko ikurretako bat agurtzeko beta izan zuten. 10 denboraldiren ostean, Gorka Iraizozek merezitako omenaldia jaso zuen Katedralean.

San Mames ere zuri-gorriz jantzi zuten Athletic zaleek

2015-06-02

Espainiako Kopa eskuratzeko aukera izan zuen Athleticek larunbatean. Bartzelonara joaterik izan ez zuten zaleek finala San Mamesen ikusteko aukera izan zuten, pantaila erraldoi batzuen bitartez. Partida irabazi ez arren, aparteko giroa sortu zen katedralean.

 
bannerra

bannerra