Aste honetan Paola Damonti ezagutuko dugu. Milanen jaio zen eta Iruñera etorri zen erasmus bat egitera. Bere euskalduntze prozesua nola izan zen ezagutu nahi?
Olibondoak nola landatu ikasiko dugu Oteizan Gorka Igual nekazariaren eskutik, Oteizan ere ziazerabak nola jaso erakutsiko digu Borja Etxeberriak. Garagardo ekologikoa nola egiten den ezagutaraziko digu David Ruiz de Galarretarrak. Azkenik, Iñigo Segurola mildioa eta oldioaren inguruan arituko zaigu.
Atxikoria eta eskarola txuritzeko teknikak ikasiko dugu bidaurretako Mikel Etxegarai nekazariaren eskutik, Lerinen pikillo piperra nola jaso erakutsiko digu Josu Iturriak. Noaingo zentzumenen parkekoko ollategia zonaldea ezagutuko dugu Mikel Baztanen bidez. Azkenik, Iñigo Segurola kalabazen pasarela zonaldearen inguruan arituko zaigu.
Pikilloko piperra nola landatu ikasiko dugu Arronizeko Josu Iturria nekazariaren eskutik, Bakedanon babarrun beltza nola jaso erakutsiko digu David Ruiz de Galarretak. Basabere baserri eskola ezagutuko dugu Ainhoa Eguizabalen bidez. Azkenik, Iñigo Segurola lorontzietan landatutako udako barazkien uzten inguruan arituko zaigu.