Saio honetan, Sokorro Artieda baratzazainarekin Lakuntzan kardoa landatzen ikasiko dugu. Ondoren Aingeru Tabarrekin porruak jasoko ditugu. Mikel Baztanek, loredun landarez eta izurriteen inguruko hainbat argibide emango dizkigu. Azkenik, Iñigo Segurolarekin gauza berezi baten inguruan mintzatuko zaigu, lo belarra edo opio belarra.
Mikel Etxegarai Bidaurretako nekazariarekin pepinoa landatu eta jasoko dugu. Mikel baztanek aurrekoan azaldutako barazkigintza ekologikoaren oinarrien jarraipen bat egingo digu. Azkenik, Iñigo Segurola gure lagun eta adituaren eskutik Wasabia ezagutuko dugu.
Sokorro Artieda baratzezainarekin udakenan janen ditugun borrajak landatu eta ondoren patata batzuk jasoko ditugu. Ireber Gorriak Iruñeko Iturrama auzoan dagoen Ekia Ekodendako ateak zabaldu dizkigu eta Iñigo Segurola lankideak jakiak gozatzeko landare ezberdinen berri eman digu
Xatur Larraldek Adaxkan duten baratze eskolaren berri eman digu. Mikel Etxegarai nekazariarekin azenarioak jaso ditugu. Mikel Baztan teknikariak barazkigintza ekologikoan aritzeko oinarrizko baldintzak azaldu dizkigu eta Iñigo Segurolak intsektu eta eltxoak gure etxe eta baratzeetatik uxatzeko aholkuak eman dizkigu.