Skip to main content

San mames

Aritz Aduriz, Athletic-en azken ikur handia

2020-05-25
Aldakako arazoak medio, 39 urterekin, futbola utzi zuen pasa den astean. Marakana Txikian, aurrelari donostiarraren inguruko monografikoa osatu dugu.
2021eko udarara atzeratu dute Eurokopa

2020-03-18
Kirolaren esparruak bete-betean pairatu du Covic 19 gaitzaren eragina. Ondorioz, futbolari dagokionean, Europako hamabi hiritan jokatu beharreko txapelketa hurrengo urtera eramatea erabaki du UEFAk. Gogoratu, egoitzen artean Bilbon dagoela.
'Gu ere bai' plataforma sortu da euskal selekzioen nazioarteko aitortza eskatzeko

2020-03-09
Manifestua sinatu eta babestu dute 750 kirolarik, eta asteburuan aurkeztu dute egitasmoa. Yaser Hamed futbolariak irakurri du manifestua gainerako kirolarien izenean. Bertan eskatzen da “euskal selekzioen nazioartekotzea”, euskal kirolarien gehiengoaren nahia dela azpimarratuz. Nabarmendu dute, Euskal Herrian, kirolak, historikoki herria batu eta harremanak sendotzeko lana egin duela. Asmoa agertu dute Euskal Herrian izango diren nazioarteko kirol ekitaldietan aldarrikapenak egiteko, Eurokopan, adibidez.
Kopako finalean egoteko lehen urratsa eman dute Realak eta Athleticek

2020-02-14
Biek joaneko partidak irabazi dituzte. Athletic-ek 1 eta 0 irabazi zion Granadari, eta Realak 2 eta 0 Mirandesi. Bueltako partidakLos Carmenes (Granada) eta Anduvan (Ebroko Miranda) erabakiko dira, martxoaren 4an eta 5ean.
Azken minutuko estasi ederraren ostean, Granada izango da finalera heltzeko azken eskailera

2020-02-07
Iñaki Williamsek Bartzelonaren aurkako partidaren azken segundoetan lortutako golak zoramena hedatu zuen Bilbon. Athletic-ek, partida parekatu batean ostean, finalerdietarako txartela eskuratu zuen, modurik gozoenean gainera. Lehoiek beste final bat jokatu eta oraingoan titulua erdietsi nahi dute. Sevillako hitzordura bidean, azken aurkaria Granada izango da. Joaneko partida, otsailaren 12an, San Mamesen jokatuko da.
Bilboko sarrera nagusiak oztopatzen saiatu dira goizeko piketeak

2020-01-30
San Mameseko sarbidea 30 minutuz lortu dute ixtea. Tentsio uneak izan idra, biana liskarrik ez. Auto ilara handiak sortu dira Bilboko sarreretan.
 
bannerra

bannerra