Skip to main content

EAE

Osakidetzak langileak arriskuan jarri dituela ebatzi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak

2020-07-03
ESK sindikatuaren salaketa baten harira egin zen epaiketa ekainaren 16an eta sindikatuak berak eman du epaiaren berri, Nekane Murga Osasun sailburuaren dimisioa eskatzearekin batera.
Jasone Agirre: "Osasungintzan, gizarte zerbitzuetan eta hezkuntzan murrizketak daude, Urkulluk artaziak aterako ditu nahiz eta orain ukatu"

2020-07-02
Uztailaren 12ko hauteskundeen harira, Hamaika Telebistan alderdi eta koalizio ezberdinetako hautagaiekin elkarrizketa bilduma osatzen ari gara. Gaurkoan, EH Bilduk Bizkaian aurkeztutako zerrendaburu Jasone Agirrerekin mintzatu da Beñat Zarrabeitia lankidea. Bertan, koalizioak industrian, osasungintzan eta hezkuntzan aztertutako proposamenak garatu ditu eta "gobernatzeko prest" daudela azpimarratu du. Honatx azpimarratu du.
José Ramón Becerra: "Trantsizio ekologikoa azkartu eta gure ongizate sistema berritu behar ditugu"

2020-06-29
Uztailaren 12an Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan egitekoak diren hauteskundeen harira, Hamaika Telebistan alderdi eta koalizio ezberdinetako ordezkariak elkarrizketatuko ditugu. Aurrenekoa, Equo Berdeak-eko lehendakarigai José Ramón Becerra izan da, trantsizio ekologikoaren bidean zerga politikan aldaketak planteatzeaz gain, berreraikuntzarako gobernua proposatu du.
Gaur hasi da epea uztailaren 12ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan posta bidez botoa aurkezteko

2020-06-22
bozkatzeko aukera hori eskatu dutenek boto paperak jasotzen hasiak dira jadanik eta uztailaren 10era arte izango dute epea botoa entregatzeko. Oraindik tartea dute, aldiz, espainiar Estatuan bizi diren eta aukera hori baliatu nahi dutenek eskaera egiteko. Iñigo Urkulluk aurreratu zuen bezala, epe hori ohi baino gehiago luzatu du Jaurlaritzak COVID19agatik eta Uztailaren 2ra arte izango da aukera eskaera egiteko, hain zuzen.
Kantabriak ez ditu mugak irekiko astelehenean

2020-06-11
Kantabriak ez du Euskal Autonomiarekiko mugikortasuna zabalduko. Hala iragarri du Pablo Zuloaga Kantabriako Gobernuko presidenteorde eta bozeramaileak gobernu kontseiluaren ondoren. Kantabriako Osasun Sailak eginiko txostena oinarri, Bizkaiko eta Arabako ospitaleetako agerraldi berriek eragin dute Kantabria mugak zabaltzearen aurka agertzea, batez ere Basurtuko ospitalekoak.
“Tentazio nazionalistak” errefusatu, eta "berreraikuntzarako oinarriak" aurkeztu ditu Idoia Mendiak

2020-06-08
Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigaiak dokumentua aurkeztu du astelehen honetan Covid-19aren ostean, bazterketarik gabeko akordio "handien" alde eginez, eta "beste ezkertiar batzuen esperimentuak eta tentazio nazionalistak" errefusatuz.
 
bannerra

bannerra