Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Lurdes Imaz Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteko ordezkariarekin hitz egin dugu LOMCE legearen inguruan. LOMCE edo Wert legea ikastetxeetan ez aplikatzeko prest daudela baieztatu zuen, hori bai, horretarako eragile guztien babesa beharko zuten baita Eusko Jaurlaritzarena ere.
Vicente Ameztoy, Jose Luis Zumeta eta Carlos Zabala “Arrastalu”-ren “Lemoiz gelditu” horma-irudia aurkeztu du Bilboko Arte Ederren Museoak. 5x8 metro inguruko murala sortu zuten hiru artistek 1980an, Lemoizko zentralaren eraikuntza gelditzeko mugimendu erraldoiaren baitako Herrikoi topaketak izeneko ekitaldian.
Erreforma fiskal baten beharra azìmarratu dute, enpresa eta kapital-errenta gehiago biltzeko, eredu pribatizatzailetik arlo publikoa indartzera pasatuko dena.
Valladoliden jasotako porrotaren ostean, Athletic-en inguruko hainbat zurrumurru eta kritika hedatu diren arren, Gaizka Garitanok lehoien aulkian jarraituko du Betisen aurkako partidan. Eguneroko kirol errepasoa.