Skip to main content

Gurean Gaur

Koronabirus garaian ere, Euskal Antzerki Topaketak antolatu ahal izan dituzte Azpeitian

2020-11-10
Aurten, Euskal Antzerki Topaketen 38. edizioa antolatu da Azpeitian, Kulturaz Kooperatibaren eskutik. Esaterako, datozen egunetan TRIBIZ Baserri galdue, ANTIGONE edo ezetzaren garrantzia eta Pinocchio izango dira ikusgai. Ildo horretan, Aitor Bengoetxea Kulturaz Kooperatibako kidearekin izan gara, eta Azpeitiko Kultur Mahaiak izan duen bilakaera azaldu digu.
Erietxe ibiltari bat eraman dute Baionara, Covid-19ak sorturiko saturazioari erantzuteko

2020-11-10
Pirinioetan katastrofe edo atentatu bati erantzuteko Okzitanian sortu duten Shelter europar erietxe ibiltaria Baionara iritsi da. 20 minututan plantan ematen den dispositiboak 18 erreanimazio ohe eskuratzea ahalbidetzen du. Covid-19ak Baionako erietxean sorturiko saturazio arazoari erantzungo dio erietxe ibiltariak Lapurdin, baina Nafarroan edo Katalunian ere zerbitzua eskaini dezake.
Haritz Aranburu eta Maria Jauregi: "Besteari entzutea funtsezkoa da; biktimak denok gara, eta oinarrian giza eskubideen urraketa jarri behar da eta pertsonen duintasuna"

2020-11-10
Gurean Gaur albistegiaren baitako elkarrizketaren tartean, Memoriaren Eguna hizpide, Maria Jauregi eta Haritz Aranburu elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Biek biktima guztien aitortza aldarrikatu, enpatia zein elkar entzutearen garrantzia eta urratsak ematen jarraitzearen beharra nabarmendu dute.
Elkarbizitzaren zimenduak eraikitzen

2020-11-10
Memoriaren Eguna hizpide, Haritz Aranburu eta Maria Jauregi izan ditugu gaur Hamaika Telebistan. Eugenio Aranburu Haritz Aranbururen aitak bere buruaz best egin zuen 1997an espetxeratua izan baino lehen; Juan Mari Jauregi Maria Jauregiren aita ETAk hil zuen Gipuzkoako Gobernadore Zibila zela.
Nafarroan positiboek gora egin arren positibotasun-tasak behera egin du

2020-11-10
Azkeneko 24 orduetan COVID19agatik 219 gaixo zenbatu dituzte eta 2.910 PCR eta antígeno proba egin dituzte. Gauzak horrela %7,5koa da positibo eta proben arteko erlazioa.
Ostalaritzari 30 milioi gehiagorekin laguntzea onartu du Jaurlaritzak

2020-11-10
Ostalaritza-sektoreari zuzendutako neurri espezifikoak onartu ditu Eusko Jaurlaritzak astearte honetako Gobernu Kontseiluan. Besteak beste, ostalaritzari 30 milioi gehiagorekin laguntzea onartu du.
 
bannerra

bannerra