Skip to main content

Gurean Gaur

Nafarroako Gobernuak babestutako etxebizitzaren prezioa izoztuko du heldu den urtean

2020-11-05
Iruñean aktualitatearen erdigunea hartu du NA+en Udal Gobernuaren Prebentzio Ekintza Komunitarioko Zerbitzuen kontratuak bertan behera uzteko asmoak. Honekin batera etxebizitza zaharkituen birgaitze lanak diruz-laguntzeko laguntza berria eterako du efizientzia energetikoaren Europako eta Foru Gobernuko laguntzekin bateragarria izango dena.
Positiboek gora berriro egin arren positibotasuna orekatu egin da Nafarroan

2020-11-05
Atzokoan piztaldi berria sumatu zuten arakatzaileek Viana herrian, 39 kasurekin, haietatik 33 adinekoen egoitza batean izanik. Nuestra Señora de Gracia zentroko 26 erabiltzaile kutsaturik daude koroabirusarengatik eta 2 ospitaleratu izan behar izan dituzte, Logroñoko erietxean.
1936tik Oiartzunen gertatutako giza eskubideen urraketak ikertu eta jasoko ditu Udalak

2020-11-04
Oiartzungo Udalak Aranzadi Zientzia elkartearekin batera, 1936tik egundaino herrian izan diren giza eskubideen urraketak ikertuko ditu datozen lau urteetan. Etorkizuneko bizikidetza eraikitze aldera, iraganari begiratu behar zaiola azaldu du Jexux Leonet alkateak. Era horretara, giza eskubideen urraketa guztiak azaleratu eta bizikidetza oinarri sendoak jartzeko, gertatutakoa berriz ez dagin errepikatu.
Sagarduik esan du gero eta "aukera gutxiago" daudela konfinamendu orokor bat saihesteko

2020-11-04
Atzo, 15.611 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 1.425 positiboak izan ziren. Lurraldeka aztertuz, 163 Araban, 623 Bizkaian, eta 630 Gipuzkoan. Testuinguru honetan, Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren esanetan, gero eta zailagoa dirudi konfinamenduaren saihesteak. Hala eta guztiz ere, sailburuak nabarmendu du badirela aukera gehiago neurri hori ezarri behar aurretik, eta, horretarako, indarrean diren neurriak betetzeko eskatu die herritarrei.
Amaia Arregi: "Bilbon prestatuta gaude adituek esaten dutena betetzeko"

2020-11-04
Gurean Gaur albistegiaren baitan, Bilboko udaleko segurtasun zinegotzi Amaia Arregirekin hitz egiteko aukera izan dugu. Aurreko asteburuan emandako istiluak eta hiriaren erronkak hizpide, LABIak har ditzakeen neurri berrien aurrean hiria prest dagoela nabarmendu du.
4.870,5 milioi euroko gastua aurreikusi du Gobernuak Nafarroako Aurrekontuen aurreproiektuan

2020-11-04
Kontuak norekin adostuko dituen ez dute aurreratu agintariek baina atzo izandako bileren ostean Txibiteren exekutiboaren eta EH Bilduren arteko sintonia ona azaldu zuten bi parteek.
 
bannerra

bannerra