Skip to main content

Gurean Gaur

Amaia Agirre: "Osasunaren eta ekonomiaren arteko oreka bilatu behar dugu"

2020-11-04
Amaia Agirre Bilboko Udaleko segurtasun zinegotzia elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Pandemiari aurre egiteko adituek diotenari kasu egitea garrantzitsua dela adierazi du.: "Prestatuta gaude adituek esaten dutena betetzeko; osasuna oso garrantzitsua da, ekonomia ere bai, eta oreka bilatu behar dugu".
5.524 langabe gutxiago zenbatu dira urrian Hego Euskal Herrian

2020-11-04
Urrian 5.524 langabe gutxiago zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian, Espainiako Lan Ministerioak asteazken honetan argitaratutako datuen arabera. Guztira, 177.379 langabe zenbatu dituzte azken hilabetean. Datu positiboetan salbuespena Nafarroa da, bertan 763 langabe gehiago baitaude Nafar Lansareren zerrendetan.
340 kutsatu inguru atzeman dituzte Nafarroan azken 24 orduetan

2020-11-04
Bestalde gaur hasi da Erriberako bi herriren perimetroagatiko konfinamendua. Murtxante eta Ribaforadako sartu-irteerak debekaturik daude ohiko egoeretan salbu eta hasiera batean debekua 15 egunez aplikatu du Nafarroako Gobernuak. Gaurko datuei erreparatuta, Ribaforada da kasu gehien pilatzen dituen herria, 100.000 biztanleko 298 gaixo zenbaturik.
Gotzon Barandiaran: “Sortzaileen lan baldintzak duintzeak ez du ekarriko berez kultur zaletasuna”

2020-11-04
Kultur langileen estatutu bat eratu nahi du Eusko Jaurlaritzak. Izan ere, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak kultur sektorea profesionalizatzea jarri du legealdiko helburutzat.
Eneko Axpe: "Euskal Herria munduko hirugarren postuan dago milioi biztanleko 903 heriotzarekin"

2020-11-02
Gurean Gaur albistegiaren baitako elkarrizketaren tartean, Stanford-eko unibertsitatean lanean dabilen Eneko Axpe fisikari bizkaitarrarekin hitz egiteko aukera izan dugu. Berarekin batera, Covid19 gaitzaren ingurukoak aztertu ditugu.
Ixiar Zugarramurdi, SOS Ostalaritza: “Desesperagarria eta estresagarria da egoera”

2020-11-03
SOS Ostalaritza ostalarien kolektiboak manifestazioak iragarri ditu datorren azaroaren 7an Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, ostalaritzari, turismoari eta aisialdiari, «desagertzear dauden sektoreak», egiten zaizkien murrizketengatik protesta egiteko.
 
bannerra

bannerra