“Hiri asko bere baitan” proiektua ezagutu dugu. Bilbo hiriak, beste hiri asko ditu bere baitan, ezkutuan. Ziurrenik ez ditugu ikusten, sumatzen, baina bertan daude. Eraikinen atzealdeko patioetan, arropa zintzilikatzen eta pareko pisuko bizilaguna zelatatzen dugu leihoetatik ikus daitezke. Horiek bilatzeko asmoz, Unai Villena Camarero, Asier Olabarrieta Herran eta Aitor Gorme Arribillagak sustatu dute egitasmoa. Literatura, argazkigintza eta musika uztartu dituzte beste Bilbo hori ezagutarazteko.