Skip to main content

Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritzak “Ricardo Energy & Enviroment” enpresari eskatutako informeak jaso du Ingurumen Sailak legeak ezartzen dituen gutxiengoak bete zituela

2020-09-08
Zaldibarko zabortegiko ezbeharra gertatu zenetik zazpi hilabete bete ziren igandean, eta Zaldibar argitu plataformak elkarretaratzeak egiten jarraitzen du hilabetean behin. Astelehenean egin zuten azken protesta, eta justizia eta erantzukizunak eskatzeaz gain, Iñaki Arriola ingurugiro kontseilari ohia Eusko Jaurlaritza berriko kide izatea kritikatu dute.
Iñigo Barruso Hezkuntza Saileko euskara zerbitzuko buruak kargua utzi du

2020-07-10
Iñigo Barruso Hezkuntza Saileko euskara zerbitzuko buruak kargua utzi du eta ez du postuan jarraituko datorren urtean. Barrusok berak azaldu duenez, Hezkuntza Sailak euskara zerbitzuan hartutako erabakien ondorioz hartu du erabakia, Irale irakasleak euskalduntzeko programan eta euskal girotze barnetegiekin murrizketak egin baititu Eusko Jaurlaritzak.
Eusko Jaurlaritzak %37 handituko du etxebizitzen birgaitze integrala sustatzeko Renove programaren aurrekontua

2020-07-06
Renove plana etxebizitza eta eraikinen birgaitze integralerako eta efizienterako laguntzak ematen dituzen plana da. Aurten, 6,4 milioi euroko aurrekontua izatetik 8,8 milioi eurora haziko da. Plana 1980a baino lehenagoko, alegia 40 urte baino gehiago dituzten eraikin eta etxebizitzei dago bideratuta, eta, Etxebizitza sailak adierazi duenez “eraikin horietan bizi diren pertsonen bizi-kalitatea hobetzen du, hiriak suspertzen ditu eta lurzoru berriak kontsumitu gabe jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzen du”.
EHIGE eta HEIZE elkarteek salatu dute Hezkuntza Sailak murrizketak egingo dituela adierazten duten ebidentziak daudela

2020-06-24
EHIGE eta HEIZE elkarteek Hezkuntza Sailak murrizketak ezarriko dituela adierazi dute. Ikastetxe publikoen zuzendarien eta familien elkarteek argudiatu dutenez, Lakuari egindako eskarien erantzunetan antzeman dute murrizketak egingo dituzten ebidentziak, eta, kritikatu dute Hezkuntza Sailak ez diela jaramonik egiten eskola komunitatearen eskariei.
Kooperatibek 3.000 lanpostu inguru galduko dituztela kalkulatu du Eusko Jaurlaritzak, lanpostuen %5a

2020-06-18
Hala iragarri du Maria Jesus San Jose Lan eta Justiziako sailburuak EAEko Gizarte Ekonomiaren Estatistikaren aurkezpenean. Bertan, 2019ra arte kooperatibek eta lan-sozietateek izan duten bilakaera aztertzen da.
Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera indarrean sartzeak ez du eraginik izango DSBE-aren onuradunen egoeran

2020-05-29
Espainiako Gobernuak bizitzeko gutxieneko diru-sarrera onetsi izanak ez du eraginik izango gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoan diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenengan, ez eta etorkizunean errenta horretara jo dezaketenengan ere. Hala adierazi du Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak.
 
bannerra

bannerra