Skip to main content

erredakzioa

GAKOAK | 2020-07-01

2020-07-01
Josu Urrutikoetxea libre uzteko eskatu du Frantziako Dei Auzitegiko fiskalburuak. Euskal presoaren abokatuaren eskaerarekin bat egin du beraz fiskalak, eta eskumuturreko telematikoa jarrita aske uzteko eskatu du. Gauean espero da epaileek erabakia hartzea, baina esandakoa, Frantziako Dei Auzitegiko fiskalburuak Josu urrutikoetxea libre uzteko eskatu du. Bestalde, ekonomia eta industria izan dira gai nagusiak gaur Eusko legebiltzarrerako hauteskundeetako kanpainan.
GAKOAK | 2020-06-29

2020-06-29
Baionako alkate izaten jarraituko du Jean Renne Etxegaraik, botoen %54 lortuta. Horrez gain, Itsasu, Urruña, Ziburu eta Uztaritzen alkate abertzaleak izango dituzte. Horiek atzoko hauteskundeek utzitako titular nagusiak. Mendebaldean berriz, Uztailaren 12rako Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpaina betean dira alderdiak.
GAKOAK | 2020-06-22

2020-06-23
28 kasu berri detektatu dituzte Hego Euskal Herrian azken 24 orduotan. 28tik 21 Nafarroan detektatu dira, eta beste 7ak EAEn. Bitartean, Orion beste agerraldi abt ikertzen ari da Jaurlaritza. Murga osasun sailburuak lasaitasun mezua eman nahi izan du gaur eguerdian.
GAKOAK | 2020-06-18

2020-06-18
Gaur gaueko hamabietan amaituko da larrialdi egoera Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Hala erabaki du Eusko Jaurlaritzak gaur egindako gobernu bileran. 'Normaltasun berria' urrun egongo da ordea ohiko normaltasunetik. Besteak beste metro eta erdiko distantziak mantendu beharko dira, eta leku itxietan aforoaren %60ak bakarrik sartu ahal izango du.
 
bannerra

bannerra