Skip to main content

euskal presoak

Gaixotasun larriak dituzten presoak askatzeko eskatuko dute Ondarroan

2014-05-06

Maiatzaren 31an, gaixotasun larriak dituzten presoak askatzeko eskatuko dute Ondarroan egingo den manifestazioan. Hainbat sektoreetako norbanakoek larri dauden presoen egoeraz kezkatuta, manifestaziorako deialdia egin dute. Larriki gaixo dauden euskal presoak 11 direla gogorarazi dute, eta  hauen osasun txostenen atzean giza eskubideen urraketa dagoela salatu du Iera Arantzamendi Ondarruko "Iparra galdu barik" plataformako kideak.

Urtzi Errazkin (Etxerat): "Presoen eta senideen eskubideak gehien urratzen dituen politika urrunketarena da"

2020-06-23
Etxerat Elkarteak elkartasun kanpaina berri bati ekin dio, urrunketa politikak dakartzan gastuei aurre egin ahal izateko. Horrekin batera, Covid 19 gaitzak eragindako izurriaren ondorioz, presoek eta senideek 100 egun bisitarik gabe eman dituztela gogoratu nahi izan du Urtzi Errazkinek Hamaika Telebistan. Elkarrizketaren tartean, Beñat Zarrabeitia lankidearekin batera, Espainiako gobernuari hitzetatik ekintzetara igarotzeko deia luzatu dio Errazkinek.
Guardia Zibil batek Beatriz Etxebarria euskal presoa eta bere bi urteko alaba mehatxatu ditu

2020-06-17
Etxerat elkarteaksalatu du erasoa. Eskua pistolan jarrita, biei zuzendu eta “tiro egiteko gogoak” jartzen ari zitzaiola esan zien Etxebarria alabarekin medikuarenean zegoela. Astartean bi kontsulta zituen egitekoak alabak Niño Jesús ospitalean. Bien arteko itxaronaldian jazo zen gertaera eta Etxebarriak bigarren kontsulta jasotzeari uko egin zion bere alabaren segurtasuna bermatua ez zegoela iritzita.
Patxi Ruiz euskal presoak gose greba utzi duela iragarri du

2020-06-10
Espainiako Espetxe Erakundeetako idazkaritzak baieztatu du gose grebaren amaiera, Ruizek gaur goizean gosaldu egin duela jakinarazita.
4 euskal preso hurbilduko dituztela iragarri du Espetxe Agintaritzak

2020-06-10
Julen Atxurra, Balbino Saez, Asier Rodriguez eta Asier Mardones euskal presoak hurbilduko dituztela iragarri du Espainiako Espetxe Erakundeak.
Julen Arzuaga: "EH Bilduko hautetsiak presoen senideekin harremanetan egon gara eta espetxetan bisitak egiteko eskaerak egin ditugu"

2020-05-27
Elkarrizketaren tartean, EH Bilduko legebiltzarkide Julen Arzuagarekin solasteko aukera izan dugu. Besteak beste, Jonan Fernandezek egindako azken proposamena, Julen Atxurra edo Patxi Ruiz presoen egoera, kartzeletan bisitak egiteko koalizioko kideek egindako eskaerak, Perez de los Cobos-en kargugabetzea edo Estatuko Segurtasun Indarren paperaz aritu gara.
 
bannerra

bannerra