Skip to main content

saio berezia

Maiatzaren lehena: tarte berezia

2020-05-01
Langileen borroka ardatz hartuta, gertaera historikoak eta egunotan sarean zabaldutako aldarrikapenak uztartuko ditu Maiatzaren Leheneko tarte bereziak.
Sareren saio berria Hamaika Telebistan ikusgai

2020-04-24
Sarek, martxoaren amaieran egin zuen bezala, gaur ere saio berezia egingo du sare sozialetan, euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideak aldarrikatzeko, bisitarik jasotzen ez duten egoera honetan. Arratsaldeko 7etatik aurrera izango da, Sareren Youtube eta facebookeko kanaletatik streaming bidez, edota hamaika telebista eta hamaika.eus-etik jarraitzeko aukera egongo da. 30 minutuko saioa zinez hunkigarria izango da. Itzi Gamero ipuin kontalariak, kultur munduko hainbat aktore eta kideen laguntzaz, salbuespen legediaren eta egungo konfinamendu egoeraren ondorioz preso eta senideek bizi dituzten hainbat egoera jasotzen dituen ipuina irakurriko dute, tartean, Ramon Agirre aktorea. Ondoren Anaiz Funosas bakegileak frantziar estatuan euskal presoek bizi duten egoeraz hitz egingo du, eta Olivier Peter Europar abokatuak Nazio Batuen Erakundeko gomendioen inguruko iritzia ekarriko du. Saioaren ostean, herritarren txanda izango da: leihoak ireki eta hiru aldiz txistu egitera dei egiten zaie, salbuespen legediarekin amaitu behar dela eta etorkizun berri bati leihoak zabaltzeko ordua dela irudikatzeko. Momentua grabatu eta sare sozialetara igotzeko eskatu du Sarek. Hortaz, gaur arratsaldeko 7etatik aurrera Sareren Facebook eta Youtubeko kanaletan eta Hamaikan, bai telebistan, bai web gunean elkartasun hitzordua egongo da, jasanezina den egoera honekin amaitu behar dela munduari erakusteko.
Sanchezek alarma egoera dekretatu du

2020-03-13
Espainiako presidenteak alarma egoera dekretatu eta "Estatuko baliabide guztiak" Covid19 gaitzari aurre egiteko erabiliko dituela adierazi du. Hego Euskal Herrian, dagoeneko 500 kasutik gora daude eta Jaurlaritzak "osasun larrialdi egoera" ezarri du. Honatx Hamaika Telebistak egindako zuzeneko saio berezia.
Manifestazio erraldoiak Bartzelona eta Iruñean, Katalunia eta Altsasuko "injustiziak" salatzeko

2019-10-26
52000 pertsona bildu dira Iruñean Altsasuko gazteei eta euren senideei elkartasuna helarazteko mobilizazioan. Bestalde, Bartzelonan, 480000 pertsona elkartu dira Kataluniako buruzagi independentistei babesa azaltzeko. Hamaika Telebistak saio berezia egin du, Beñat Zarrabeitia lankidearen eskutik, zuzeneko konexioak eta Izar Hernando, Maitane Ipiñazar, Egoitz Askasibar eta Sonia Gonzalez-en parte hartzearekin.
Mobilizazioak, Euskal Herrian zein Katalunian, Auzitegi Gorenak ezarritako zigor gogorren aurka

2019-10-14
Espainiako Auzitegi Gorenak 9 eta 13 urte bitarteko zigorrak ezarri ditu Kataluniako buruzagi independentisten aurka. Epaiak hainbat erreakzio sortu ditu eta herritar ugari mobilizatu dira. Katalunian, Tsunami Democratic mugimenduak deituta, El Prat-eko aireportua geldiarazteko asmoarekin eta Euskal Herrian Gure Esku Dagok antolatutako elkarretaratzeekin. Hamaika Telebistak zuzeneko saio berezia osatu zuen.
Gorenaren ebazpenaren bezperetan, alderdi eta mugimendu independentisten batasuna eskatu dute aurtengo Diadan

2019-09-11
Ehunka milaka lagunek bat egin dute ANC-k, AMI-k eta Omnium Cultural-ek egindako deialdiarekin, Bartzelonako kaleak betez. Milioi bat lagun inguru elkartu dira eta alderdi zein mugimendu sozial independentistei batasuna eskatu diete. Are gehiago, preso katalanei buruz Auzitegi Gorenak ebatzi beharrezko erabakia iristear dagoenean. Hamaika Telebistan, Beñat Zarrabeitia lankidearen eskutik, saio berezia osatu dugu Markel Aranburu, Elsa Pamparacuatro eta Iñigo Santxoren parte hartzearekin.
 
bannerra

bannerra