Skip to main content

Zaintza

Egun hauetako jende pilaketek kezka eragin dute kostaldeko herrietan

2020-05-29
Azken egunetan hondartzetan pilatu den jende kopurua ikusita, Bizkaiko udalak neurriak hartzen ari dira hondartzen denboraldirako. Udal batzuk "ezinezkotzat" jo dute agindutako kontrol eta segurtasun neurriak ezarri ahal izatea, eta, horren aurrean, etzanda egotea debekatzea erabaki dute oraingoz. Hori erabaki dute, esaterako, Muskizko eta Zierbenako Udalak Areeta hondartzarako. Beraz, paseatu eta kirola egin ahalko da bertan oraingoz debekatu egin dute eguzkia hartzen egotea.
Emakumeak gure heroiak

2020-05-14
Osasun larrialdian emakumeak herriaren salbatzaile.
Aizpea Otaegi: "Denbora errekorrean, gure komunitateko kolektibo zaurgarrienak detektatu eta euren beharrei aurre egiten saiatu gara"

2020-05-06
Elkarrizketaren tartean, Hamaika Telebistan Errenteriako alkate Aizpea Otaegirekin hitz egiteko aukera izan dugu. Covid 19 gaitzak eragindako izurritearen ingurukoak, udaletxeak hartutako neurriak, zaintza sare komunitarioa eta talde guztiek ontzat emandako "Talka plana" izan ditugu hizpide.
Maider Azkuenaga (Fisioterapeuta): "Fisioterapia beharrezkoa izango da pazienteek lehengo bizi maila berreskuratzeko"

2020-04-23
Koronabirusaren tratamenduan egunero izaten dute pazienteek fisioterapia saio bat Galdakaoko ospitalean. Pazienteen %80ak gutxi gorabehera covid19 gaitza dauka, izan ere, ospitaleratuak soilik tratatzen dituzte. Maider Azkuenaga fisioterapeutarekin izan gara.
Maialen Saez de Okariz: "Gasteizko Batera zaintza sarean 2300 pertsona elkartu gara"

2020-04-22
Covid 19 gaitzak eragindako izurritearen ondorioei aurre egiteko, hainbat dira Euskal Herrian zehar sortutako zaintza herritar sareak. Horietariko bat, Gasteizko Batera da, 2300 pertsona bilduz. Elkarrizketaren tartean, zaintza sare herritar gasteiztarreko kide Maialen Saez de Okarizekin hitz egiteko aukera izan dugu.
Maialen Saez De Okariz ( Batera sarea): "2.300 pertsona bildu gara egoera honetan sortzen eta larriagotzen diren zaintza behar horietan laguntzeko"

2020-04-22
Gurean Gaur elkarrizketaren ataean, Maialen Saez De Okariz Batera zaintza sareko kidea elkarrizketatu dugu. 20:00etan eta 21.00etan ikugai izango duzue Hamaika Telebistan eta nahieran www.hamaika.eus webgunean.
 
bannerra

bannerra