Skip to main content

bideoklipa

Bizi Musika 58

2019-11-12
Bideoklip bilduma
Revolta Permanent talde bizkaitarrak "Lobotomiak" diska berria kaleratu du

2019-11-05
Revolta permanent talde bizkaitarrak haien laugarren diska aurkeztu du gaur Bilboko Kafe Antzokian. "Lobotomiak" izena jarri dioten diskarekin batera, "R" abestiaren bideoklipa plazaratu dute. Hamaika abestiz osaturiko lan honek, nahiz eta rapa eta musikoa elektronikoa izan oinarri, tirp-hop, rock industriala eta musika industrial elektroniko estiloak batzen ditu.
Xua gurasoekin etxera! herri ekimenak kantu-bideoklipa aurkeztu du

2019-10-25
Xua Valentziako Picassent espetxean jaio zen eta Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga euskal preso politikoen alaba da. Hiru urte beteko ditu urtarrilean eta ondorioz, Xua etxera etorriko da, gurasoak kartzelan geratuko direlarik. Gurasoek aurtengo ekainean bete dituzte 10 urte kartzelan. 12 urteko zigorraren hiru laurdenak beteta dituzte, beraz. Espainiar legediaren arabera baldintzapeko askatasunean beharko lukete. Horregatik, hiruren etxeratzea eskatzen du ‘Xua gurasoekin etxera!’ herri ekimenak. Kanpaina martxan jartzeko premia bizia ikusten dute Orioko eta Usurbilgo lagunek, “injustizia salatu eta konpontzeko”. Hamaika ekimen jarri dituzte martxan. Azkena, bideoklipa.
Euskal Eskola Publikoaren 28.jaiaren abestia eta bideoklipa aurkeztu dituzte

2019-04-30
Euskal Eskola Publikoaren 28.Jaiaren abestia eta bideoklipa aurkeztu dute Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Oneka Oliverik jarri dizkio hitzak abestiari eta Yon Figueroak musika. Abeslariak Yon Figueroa eta Estitxu Pinatxo izan dira eta musika zuzendaritzan Arkaitz Miner aritu da koordinazio lanetan beste hainbat musikarirekin batera . Bideoklipa berriz, Gotzon Santaolayak zuzendu du. Oreretan grabatu dute eta herriko kaleez gain, Papresako teilatuan grabatu dituzte irudi batzuk. Gotzonek azpimarratu du Oarsoaldeako eskola publikoaren komunitateko kide ugariren elkar lana izan dela bideoklipa. Beraz ekainaren 2an Euskal Eskola Publikoaren jaia ospatuko dute Oreretan “Makina bat taupada lelopean”. Baina jaiaren jarduerak ez dira egun batean mugatzen eta urte osoko egitaraua dute. Informazio gehiago www.euskaleskolapublikoarenjaia.eus webgunean ikusgai.
Aneguriaren bideoklip berria: "Kumbaya"

2018-02-28

Musikari bizkaitarrak rap-a du ardatz eta oraingoan "Kumbaya" izeneko bideo berria dakar. Errealizazioan, Nerea Falagan izan du bidelagun.

Koban taldearen bideoklip berria: "Señorita bat akelarre batean"

2018-02-26

Koban talde donostiarrak bideo berria kaleratu du, egiten ari den Crowdfunding kanpainan 2000 euro bildu ostean. Bandaren lehen kantetak baten bertsio akustikoa da: "Señorita bat akelarre batean". Ekinbidean, Adrian Serna eta Beñat Antxustegiren laguntza izan dute.

 
bannerra

bannerra