Datorren asteburuan Lekeitioko kale eta itsasbazterrak espazio eszeniko bilakatu dira urtero bezalaxe Lekeitiok Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia hartuko duelako. Euskal Herriko jaialdi garrantzitsuenetako bat da Lekeitiokoa, eta lehendabizikoa, jaialdiak 25 urte bete baititu aurten. Ospatzeko hiru dira prestatu dituzten berezko ekoizpenak. Danbor Talka, Itsaslaboa eta Gure Musikari handiak. Baina hauetaz gain beste hamaika lan ikusteko aukera izango dugu Lekeitioko Kale Antzerki Jaialdian.