Flashmob-a burutu dute "Oporretan Euskaraz" udalekuetako umeek Donostiako Kristina Enea parkean. Pirritx eta Porrotxen musikak lagunduta, ehun ume inguruk koreografia bat dantzatu dute. Udaleku hauek gaztetxoek oporretan eta aisialdi eremuan ere euskaraz hitz egiteko aukera izatea dute helburu.
Atlantikaldia kultur jaialdia burutuko da irailean Errenteria-Oreretan. Jaialdiak Errenteria-Oreretak itsasoarearekin duen harremana izango du ardatz eta Ozeano Atlantikoarekin harremana duten musika talde desberdinek parte hartuko dute. Hala ere, jaialdia ez da musika ikuskizunetara mugatuko eta kultur eskaintza zabala izango da.
Barakaldoko Karmengo jaietan goizean goiz esnatzen dira. Eguneko lehen orduetan gaztetxoenak hartzen dituzte kaleak, eta gustura ibiltzen dira zenbait taldek antolaturiko ekimenetan. Guk ere parte hartu nahi izan dugu beraiekin.
Oraingoan, Barakaldoko Karmen jaietan murgildu gara, Errenteria-Oreretako Atlantikaldia festibalaren berri izan dugu, eta Donostiako Udalaren “Oporretan Euskaraz” ekimena ezagutu dugu, umeek jolasean egindako flashmob baten bidez.
Donostiako Karmengo jaietan izan gara. Portua jendez bete da lehen egunetik aurrera eta ekintzak ez dira falta izan. Asteartean buruhandiak eta kukaina izan ziren protagonistak.
Uztailaren 12an hasi ziren Santutxuko jaiak eta hurrengo igandera bitarte, auzoa jaietan murgilduta egongo da. Festarekin bat egiteko, paella eta sangria txapelketa hurbiletik jarraitu ditugu. Baita dastatu eta gozatu ere.