Skip to main content

SanFerminak

San Fermin eguneko mezan, lehen lerroan eseri da Iruñeko alkatea

2020-07-07
Oposiziotik EH Bilduk sare sozialen bidez faltsukeria leporatu dio gaurko adierazpenengatik Enrique Maiari eta mezara bertaratu izana kritikatu du .
"Orokorrean normaltasun egoera" izan dela nabarmendu dute Iruñeko Udaleko eta Nafarroako Gobernuko agintariek

2020-07-06
Uztailaren 6ko lehendabiziko orduetan jende pilaketarik izan ez dela eta arau hausterik zein istilurik erregistratu ez dutela adierazi dute udal eta foru agintariek. Buruek herritarren “jarrera ona” eskertu dute, sanferminen hasiera izan beharko lukeen honetan, Iruñea “eredu izan delako”.
Nostalgia eta lasaitasuna izan dira nagusi txupinazorik gabeko uztailaren 6an

2020-07-06
Nostalgikoenak zurigorriz atera dira gaur Iruñeko kaleetara baina jai girorik ez da sumatu txupinazo aurretik. Kaleetan mahaiak kokatzeko debekuak giro herrikoia kaltetu du eta azkenean hamaiketakoak ez dira izan aurreikusitakoak bezain beste.
Sanferminik eta jairik gabeko uda, denboraldiko azken Nafarroa Gaurren

2020-06-30
41.000 nafar izan dira koroabirusak gaixotuak immunitate ikerketaren arabera. Arlo politikoari helduta hezkuntzan kokatu da berriro ere eztabaida. Sindikatuek jantokietan murrizketak egongo direla salatu dute.Iruñeko haur eskolei dagokienez jaio-berri edo edoskitze adinean dauden haurrentzako 23 plaza baino ez ditu eskainiko udal agintaritzak. Udalak sanferminik egongo ez dela gogoratzeko kanpaina martxan jarri du eta Peñek zentsurari aurre egin diote eta pankarten erakusketa bertan behera jarri dute.
Sanferminetan jende kopurua kontrolatzeko “neurri zorrotzak” iragarri dituzte

2020-06-26
Maria Txibitek, Nafarroako Presidenteak, eta Enrique Maiak, Iruñeko alkateak, Sanferminei eta erkidegoko jaien bertan behera uztea baloratzeko agerraldia egin dute.
Uztailaren 6an jende pilaketak saihesteko plangintzaz galdetu dio oposizioak Iruñeko Udalari

2020-06-24
Geroa Baik Sanferminetako mahaia noiz deituko duen azaltzeko eskatu zuen batzordean eta hortik EH Bildu eta PSNrekin batera bertan behera gelditutako txupinazo eguneko planaz azalpenak ematera deitu zuten udal agintaritza.
 
bannerra

bannerra