Skip to main content

Lesaka

Haize errota parke baten proiektuak alarmak piztu ditu Lesakan

2020-06-24
Bortzirietako herriak eta erroten eraikuntzagatik kaltetuak izango diren auzokide eta bizilagunek Nordex enpresaren planen aurka azaldu dira. Aste honetan bertan, udalak parke eolikoa delakoa ez eraikitzearen inguruko deklarazioa onartuko du. Bizilagunek Endara Bizirik plataforma osatu dute proiektuaren aurka.
11 LEIHO LESAKA-AZKAINE

2018-10-04
Euskal Herriko bideetan zehar bidaia
Lehen aldiz emakumeek ere Lesakako Zubigainekoa dantzatuko dute aurten

2019-07-04
Hiru emakumezko ezpata dantzarik parte hartuko dute sanferminetako ekitaldi nagusian azken urteetan entseguetan parte hartu ondoren. Guztira, hamabost ezpata dantzari izango dira. Zubigainekoa, Onin ibaiaren ertzeko petrilean dantzatzen da. Zubi gainean dantzatzeko, ohiko prozedurari eutsi diote ezpata-dantzari gazteek. 18 urte ingururekin hasten dira entseguetara joaten, eta ezpata dantzari beterano batek bere postua uzten duenean, entseguetan denbora luzeena daraman dantzari gazteak betetzen du hutsune hori. Aurten, zehazki, bost ezpata dantzarik hartu dute erretiroa, eta horrek bide eman die beste horrenbeste dantzariri, jendaurrean estreinakoz dantzatzeko.
Martxel Rodriguez: Euskal tradizioetan oinarritutako sorkuntza garaikidean inflexio puntua izan da Oskara.

2018-10-07
Urriaren 7an, 21:00etan, Martxel Rodriguez dantzari lesakarra izanen dugu gure saioan. Etxetik kanpo lanean dabilen arren, emanaldi eta emanaldi artean gurekin sukaldean eta solasean aritzeko tartea atera du.
Emakumeen lehen San Fermin torneoa, Lesakan eta Iruñean

2018-06-27

Hasierako asmoa sanferminen barnean jaialdi gehiago jokatzea zen, baina, egutegia antolatzen hasi zirenerako, Labrit hartuta zegoen sanferminetako ia egun guztietarako. Beraz, egokia iruditu zitzaien lehen jaialdia herri batean jokatzea, horregatik izango da Lesakan, igandean, 11:30ean hasita.

Sei bikotek hartuko dute parte, bi multzotan banatuta, eta Lesakan multzo bakoitzeko ligaxka jokatuko da. Lehen bi sailkatuek finala jokatuko dute, eta bigarrenek, 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida. Antolatzaileek gonbidapen bitartez aukeratu dituzte pilotariak, eta bost nafarrak dira. Tartean, Master Cupeko izen ezagunak daude. Besteak beste, Olatz Arrizabagala binakako txapelduna dago, Patri Espinar txapeldunordea edota Ainhoa Urien Bigarren Mailako txapelduna.

Emakume Master Cupen antolatzaileek, oraingoz, ez dute asmorik euren eskaintza Euskal Herriko beste hiriburuetara irekitzeko. Hala ere, egongo da emakumezko beste torneorik antolatuko duenik; esaterako, Donostiako Antigua auzoan. Gizonezkoen torneoarekin batera, emakumezkoen binakakoa antolatu dute uztailaren 21 eta 22rako. Pilota mistoa erabiliko dute, eta lau bikotek hartuko dute parte: Olatz Arrizabalaga Alba Martinezekin, Maite eta Olatz Ruiz de Larramendi, Miren Larrarte Miriam Arrillagarekin eta Patri Espinar Leire Garairekin.

Tortura ikertzeko eskatzen duen mozioa onartu du Lesakako Udalak, aho batez

2018-02-23

Lesakako Udalak aho batez onartu du EH Bilduk aurkeztutako torturaren aurkako mozioa. Besteak beste, torturatuak izan diren herritarrei elkartasuna eta babesa azaltzea, Nafar Gobernuari torturaren gaia azaleratzen eta biktimak erreparatzen laguntzeko eskatzea, Espainiako Gobernuari tortura kasuetan, eta, bereziki, Igor Portu eta Mattin Sarasola lesakarren kasuetan duen ardura onartzea eta berriz ez gertatzeko mekanismoak martxan jartzea eskatu dute. EH Bilduko ordezkari Maider Tapiaren hitzetan, aurrerapausoa izan da aho batez onartu izana.

 
bannerra

bannerra