Skip to main content

Lesaka

Silveira eta Iturriaga bertsolarien saioa Lesakan

2020-09-03
Bortzirietako Bertso Eskolak, Lesakako Udalaren eta Sorginxulo elkartearen laguntzaz, Xabier Silveira taula gainera igo da Unai Iturriaga lagun. Gai jartzaile, berriz, Maddi Ane Txoperena kazetaria. Euria tarteko Onin erraka gainean baino ondoko aterbean egin zuten saioa. Covidak eragindako egoerak baldintza berezia ezarrita ere, giro paregabean aritu ziren Silveira eta Iturriaga publikoarekin konektatuta. Saio osoa ikusgai duzue gaur, osteguna 22.00etan eta igandenan 21.00etan Hamaika Telebistako Bertso Hop saioan.
Haize errota parke baten proiektuak alarmak piztu ditu Lesakan

2020-06-24
Bortzirietako herriak eta erroten eraikuntzagatik kaltetuak izango diren auzokide eta bizilagunek Nordex enpresaren planen aurka azaldu dira. Aste honetan bertan, udalak parke eolikoa delakoa ez eraikitzearen inguruko deklarazioa onartuko du. Bizilagunek Endara Bizirik plataforma osatu dute proiektuaren aurka.
11 LEIHO LESAKA-AZKAINE

2018-10-04
Euskal Herriko bideetan zehar bidaia
Lehen aldiz emakumeek ere Lesakako Zubigainekoa dantzatuko dute aurten

2019-07-04
Hiru emakumezko ezpata dantzarik parte hartuko dute sanferminetako ekitaldi nagusian azken urteetan entseguetan parte hartu ondoren. Guztira, hamabost ezpata dantzari izango dira. Zubigainekoa, Onin ibaiaren ertzeko petrilean dantzatzen da. Zubi gainean dantzatzeko, ohiko prozedurari eutsi diote ezpata-dantzari gazteek. 18 urte ingururekin hasten dira entseguetara joaten, eta ezpata dantzari beterano batek bere postua uzten duenean, entseguetan denbora luzeena daraman dantzari gazteak betetzen du hutsune hori. Aurten, zehazki, bost ezpata dantzarik hartu dute erretiroa, eta horrek bide eman die beste horrenbeste dantzariri, jendaurrean estreinakoz dantzatzeko.
Martxel Rodriguez: Euskal tradizioetan oinarritutako sorkuntza garaikidean inflexio puntua izan da Oskara.

2018-10-07
Urriaren 7an, 21:00etan, Martxel Rodriguez dantzari lesakarra izanen dugu gure saioan. Etxetik kanpo lanean dabilen arren, emanaldi eta emanaldi artean gurekin sukaldean eta solasean aritzeko tartea atera du.
Zubigainekoa, Lesakako San Ferminetako une liluragarria

2015-07-09

Urteko hitzordu garrantzitsuenetarikoa dute San Fermin eguna lesakarrek. "Zubigainekoa" deituriko dantza izaten da uztailaren 7ko une bereziena eta urtetik urtera ikusmin handiagoa pizten du. Goizean goiztik herrian zehar batera eta bestera aritzen dira dantzariak, herritarren oihu eta txaloez lagundurik. Gertu-gertutik ezagutu dugu festa.

 
bannerra

bannerra