Skip to main content

Skolae

Nafarroa Gaur: Turismoaren sektorea gogor kolpatu du COVID 19ak

2020-06-23
Hainbat eskualdetan gainera, tokiko dendetan erosteko eta bertako produktuak kontsumitzeko ohiturak sustatzeko proiektuak abiatu dituzte. Polemika ere Lesakan eraiki nahi duten parke eolikoarekiko. Bertan izan da Nafarroa Gaurreko ekipoa Endara Bizirik plataformako kideekin.
Sindikatuek “berdintasunaren aurkako erasorik” onartuko ez dutela adierazi dute

2020-06-23
LAB, STEILAS, CCOO, ELA, UGT, ESK eta CGT-k Nafarroako auzitegiaren egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin dute Skolae hezkidetza programaren aldeko aldarria egiteko. Epaileen erabakiaren aurrean Skolaeren “defentsa sutsu eta indartsua” egingo dutela berretsi dute sindikatuek.
Skolae ezartzen jarraituko dutela baieztatu du Nafarroako Gobernuak

2020-06-19
Programa bertan behera utzi du Nafarroako Auzitegi Nagusiak, forma akatsak direla eta. Hala ere, helegitea jarriko dute, eta horren ebazpena iritsi arte martxan ipiniko dutela iragarri du Nafarroako Hezkuntza kontseilaria den Carlos Gimenok
Iñigo Orella (LAB sindikatua): "Argi dago ebazpen ideologikoa dela gaurkoa"

2020-06-18
Hezkuntza arloko sindikatuek Skolaeren aurkako epaiaren aurrean kritiko agertu dira berriz ere. Edukiari heldu ez eta hezkidetza programaren garapena eteteko epaileek forma akatsak bilatzeari ekin diotela salatu dute.
Alderdi guztiek defendatu dute SKOLAE programa, Navarra Sumak izan ezik

2020-06-18
Nafarroako Gobernuko presidenteorde Javier Remirezek esan du sententziaren funtsa "forma kontu bat" dela, eta ez dela eduki kontua. Zentzu horretan, Skolae programarekiko konpromiso "argia eta "irmoa" duela adierazi du Javier Remirez presidenteordeak. Alderdi guztiek defendatu dute Skolae; Navarra Sumak, berriz, sententzia albiste "ona" dela adierazi du.
Nafarroako Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du Skolaeren ezarpena

2020-06-18
Epaileek tramitazio akatsak argudiatu dituzte, hezkidetza programaren edukiak aztertu ez badituzte ere.
 
bannerra

bannerra