Skip to main content

Mundua

Andrzej Dudak Poloniako alderdi ultrakontserbadoreko buruak irabazi ditu berriro ere Poloniako presidentziarako hauteskundeak

2020-07-13
Andrzej Dudak Poloniako alderdi ultrakontserbadoreko buruak irabazi ditu berriro ere Poloniako presidentziarako hauteskundeak. Ia botoen %100 zenbatuta, kontserbadoreek bozken %51,2 inguru jaso dute. Hala ere, Poloniako aro demokratikoko hauteskunderik estuenak izan dira, Rafal Trazskowski liberalak botoen %48a jaso baitu, Polonia Europara gerturatzeko politikak eskainiz. Trzaskowski oposizioko Alderdi Zibikoaren burua da, baita Varsoviako alkatea ere.
COVID-19ak hamabi milioi kutsatu eta 544 mila hildako inguru eragin ditu munduan

2020-07-08
Lurralde guztietako datuak ikusita, datozen orduetan joerak horrela jarraitzen badu, hamabi milioi kutsaturen langa gaindituko da munduan koronabirusa dela eta. Bestalde, une honetan, 544 mila hildako eragin ditu; gehienak Ameriketako Estatu Batuetan.
Macronek Jean Castex izendatu du lehen ministro

2020-07-03
Frantziako konfinamenduaren osteko deseskalatzea planifikatzeko arduraduna, Jean Castex izendatu du Macronek lehen ministro. Castexek Edouard Philippe ordezkatuko du karguan. Izan ere, Le Havreko alkatetzarako hautagaitza aurkeztu zuenean zabaldu ziren zurrumurruak baieztatu ditu Edouard Phillippe lehen ministroak, Emmanuel Macron presidenteari gobernuaren dimisioa aurkeztuz.
Zisjordaniaren zati bat anexionatzeko Israelen plana atzeratzea erabaki dute

2020-07-01
Benjamin Netanyahu lehen ministroak martxan jarritako Zisjordania anexionatzeko plana atzeratu dute. Gaur abiatzekoa zen, baina koalizio gobernuan eztabaida handia sortu da, batez ere egutegiaren inguruan.
Txinako Segurtasun Legearen aurkako protestan 180 manifestari atxilotu dituzte gutxienez

2020-07-01
Arrapaladan eta aho batez onartu zuen atzo Txinako Parlamentuak Hong Kongerako Segurtasun Legea. Pekinek britainiarren menpe egondako kolonia berreskuratu zuen egunaren 23. urteurrenean, gaur bertan, sartuko da indarrean.
Europar Batasunak 15 herrialderi irekiko dizkie ateak asteazkenetik aurrera

2020-06-30
Hiru hilabete eta erdiz itxita egon ostean, Batasunetik kanpoko herrialde batzuekiko mugak irekiko ditu Bruselak. Estatu kideen negoziazio gogorraren ostean, Errusia, Estatu Batuak eta Brasil zerrendatik kanpo geratu dira, espero zen bezala, 100.000 biztanleko dituzten kutsatu kopurua Batasuneko herrialdeena baino askoz handiagoa baita.
 
bannerra

bannerra