Skip to main content

kartzelak

Hego Euskal Herriko presoek pixkanaka berreskuratuko dituzte baimenak

2020-05-13
Presoek bi hilabete itxaron behar izan dute jarduerak eta baimenak berreskuratzeko. Kartzelak kaleko "normaltasunera itzultzeko prozesuaren" pare jartzea nahi dute.
Sarek, Etxeratek eta Salhaketak presoen egoera "ezkutatzea" egotzi diote Espainiako Gobernuari

2020-05-05
Sarek, Etxeratek eta Salhaketak nabarmendu dute euskal presoen "ehuneko handi batek" nazioarteko erakundeen jarraibideak betetzen dituela. Gainera, Eusko Jaurlaritzak izan duen jarrera salatu dute; datuak "ezkutatu" izana egotzi diote Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako kartzeletako osasun eta segurtasun arloko eskumena badu ere. Izan ere, kutsatutako presoen kopurua oso murritza da funtzionarioenarekin alderatuz. Honela, dei egiten diete eragile politiko, sozial eta sindikalei 'Espainiako kartzeletako koronabirusaren kudeaketaren salaketa' adierazpenarekin bat egin dezaten.
Urtzi Errazkin: "Egoera honetan, premiazkoak dira espetxe barruan neurriak hartzea"

2020-03-18
Urtzi Errazkin: "Estatu mailako 30 erakunde baino gehiagok espainiar Barne Ministerioari eta Espetxe Instituzioei espetxetan premiazko neurriak eskatu dizkiete eta gure atxikimendua adierazten diogu proposamen horri". Espainia osoko preso zahar eta gaixo larriak kaleratzea eskatu dute 30 erakundetik gorak. Tartean Andaluziako Giza Eskubideen Aldeko Elkartea, Red Juridica sarea eta Observatori del Sistema Penal i els Drets Humans elkartea daude. Etxerateko bozeramaile den Urtzi Errazkinekin izan gara.
 
bannerra

bannerra