Skip to main content

borroka feminista

Bilboko Gazte Sare Feministak jasotako isun "onartezinak" salatu ditu

2020-02-12
Aste Nagusian egindako ekintzaren ondorioz 6.500 euroko isuna jaso dute zortzi kidek. Isun nartezinak direla salatzearekin batera, abuztuaren 15eko ekintzara joan ziren Ertzainen jarrera ere gaitzetsi dute. Halaber, berriz ere egingo luketela ziurtatu dute, ekintza beharrezko eta legitimotzat jotzen baitute kideek.
Agurra

2019-12-25
Hilabete hauetan zehar 31 emakume entzuteko aukera izan dugu. Gaurkoan guri tokatu zaigu ispilu aurrean jartzea. Uste dugu emakume guztiak saio bakar batean elkartzeak zentzua ematen diola proiektu honi, emakumeen arteko loturak agerian jartzen dituelako. Argi geratu da emakumeoi asko gelditzen zaigula berdintasunaren bidean.
"Bortxatzaile bat zure bidean" koreografia egin dute Iruñean.

2019-12-14
"Bortxatzaile bat zure bidean" koreografia egin dute Iruñean. Indarkaria matxistaren aurkako aldarriak Txilen du jatorria. Euskal Herrira ere iritsi da. Bidasoa, Bortziriak, Malerreka eta Baztango emakumei lekukoa hartu diete iruindarrek.
Emakumeek bazterretik erdigunera egin dute M8ko greba feministan Bilbon

2019-03-08
"Bazterrak gainez egin zentroa okupatzeko" lemadun pankartaren atzean, milaka emakume bildu dira Martxoaren 8ko greba feministaren lehen deialdi handiak, eguerdiko manifestazioa hiriburuetan. Bilbon, hiriko ertzetatik abiatu diren hainbat zutabek bat egin dute Udaletxearen aurrean.
 
bannerra

bannerra