Skip to main content
bannerra

Lotsagabe

Lotsagabe

Aurkezlearen izen-abizenak: 
Lotsagabe
Saioaren menuko irudia: 
pisua: 
5
Monica Iñarrea, arteaz inguraturik

2019-12-04
Nahiz eta arte ikasketak ez izan bere egunerokotasunean arteaz inguratuta aurkitzen da. Monica Nafarroako Museoko zaintzailea da. Saioan zehar museoan barrena ibiliko gara emakume artisten presentzia eztabaidatzen dugun bitartean.
Nerea Egozkue, modaren erdigunean

2019-11-27
Nereak argi zuen txikitatik moda munduan lan egin nahi zuela eta bere desioak guztiz bete dituela esan dezakegu, modelo eta diseinatzaile moduan ari baita lanean. Gaurko saioan, bere sorkuntza espazioan sartu gara eta Miss Word lehiaketan bizi izan zuen esperientzia kontatuko digu.
Sagrario Lasarte, errefuxiatuei laguntzen

2019-11-20
Sagrario bere egunerokoan irakaslea da, baina orain dela urte batzuk eszendentzia bat hartzea erabaki zuen bere bururari denbora bat eskeitzeko. Momentu horretan bere koinatuak Zaporeak proiektuarekin Greziara joan behar zuen eta Sagrario ere animatu egin zen. Ordutik urtero joaten da errefuxiatuei bazkaria ematera.
Helena Bengoetxea, bideoaktibista

2019-11-13
Aste honetan bideogintza arloan dabilen emakume bat izango dugu protagonista. Geroz eta emakume presentzia gehiago dagoela nabarmentzen da ikus-entzunezko arloan, baina behar adina al daude?
Maria Eskudero, naturarekin jolasean

2019-11-06
Abentura zalea ez denarentzat Irrisarriland ez da bere tokia. Mariak argi izan zuen bulego batean eserita ez zuela pasako bere bizitza osoa, horregaitik monitore moduan egiten du lan. Berak erakutsiko digu emakumeok ere beldurrak alde batera utzi behar ditugula.
 
bannerra

bannerra