Skip to main content

lotsagabe

Hamaika Telebistak hiru saio berriri ekingo die datozen egunetan

2019-04-24
Hamaika telebistak 3 saio berri jarriko ditu martxan datozen egunetan: Hezurren memoria, Lotsagabe eta Hiribaratzea. -Lotsagabe: Nafarroako hainbat emakumeren egunerokotasunean sartu eta bizi duten ingurugiroa eta gaurkotasuna aztertuko da, genero berdintasunaren ikuspegia ere kontuan izanik. -Hiribaratzean: Iruñerriako herri eta lurren emankortasuna hiritarrei erakutsi, eta hiritar hauek hirian bertan lurra lantzeko dauzkaten aukerak ikusaraziko ditu -Hezurren Memoria: Nafarroako Memoria Historikoari buruz egindako lan dokumentala da. apirilaren 24an, asteazkena, izango da Lotsagaberen lehen emisioa, apirilaren 26an izango da Hiribaratzea saioaren estreinaldia, eta apirilaren 29an Nafarroako historiara hurbiltzeko lehen ‘Hezurren memoria’ saioa izango da. Astelehen, asteazken eta ostiraletan, 21:00etik aurrera, Hamaika Telebistan.
 
bannerra

bannerra