Skip to main content

Iwer Eraikina

Sanferminik eta jairik gabeko uda, denboraldiko azken Nafarroa Gaurren

2020-06-30
41.000 nafar izan dira koroabirusak gaixotuak immunitate ikerketaren arabera. Arlo politikoari helduta hezkuntzan kokatu da berriro ere eztabaida. Sindikatuek jantokietan murrizketak egongo direla salatu dute.Iruñeko haur eskolei dagokienez jaio-berri edo edoskitze adinean dauden haurrentzako 23 plaza baino ez ditu eskainiko udal agintaritzak. Udalak sanferminik egongo ez dela gogoratzeko kanpaina martxan jarri du eta Peñek zentsurari aurre egin diote eta pankarten erakusketa bertan behera jarri dute.
Lohizune Amatria (Mikel Zabalzaren senidea): "Gazteon inplikazioa beharrezkoa da memoria historikoaren borrokan"

2019-11-25
Mikel Zabalza oroitzeko ekitaldia egin zuten atzo Orbaizetako Olan. Guardia Civilak atxilotu, erahil eta desagerrarazi zuenetik 34 urte bete diren honetan, Mikel Gogoan ekimenak Altsasuko Gurasoak taldea gonbidatu zuen ekitaldira.
Pentsionistek indar erakustaldia eman ostean, euskararen aurkako erasoak itzuli dira

2019-11-19
Asteburuan pentsionistek sasoi erakustaldia eman zuten. Astez aste euskara eta euskal kulturaren aurkako erasoak bata bestearen atzetik etorri dira, eta azkenekoa Pirritx, Porrotx eta Marimototsen aurkako zentsura izan da. Agurne Gaubekak aztertu du euskararen egoera Nafarroan. Maria Belokik ludopatiaren inguruko hainbat gako eman dizkigu.
Martxelo Diaz eta Ion Orzaiz kazetariek Nafarroako gaurkotasun politikoa aztertu dute

2019-10-08
Garako Martxelo Diazek eta Berriako Ion Orzaizek Nafarroako Gobernuak bi hilabete bete dituelarik egoera politikoaren erradiografia egin dute Nafarroa Gaur saioan.
Erakundeetako gaurkotasuna, Tafalla, Hokoke dokumentala, Memoria Historikoa eta Ingurugiroa

2019-10-01
Hainbat gai jorratzen dira Nafarroa Gaur saioaren hirugarren atalean
Mugikortasuna, Migranteen kriminalizazioa, Ekintza sindikala eta Altsasu

2019-09-17
Mugikortasuna, Migranteen kriminalizazioa, Ekintza sindikala eta Altsasu
 
bannerra

bannerra