Skip to main content

Etxea

#Italia90 Mundu eta garai oso baten azken txapelketa

2020-06-29
1990an Italian lehiatutako munduko txapelketa aztertuko dugu Alessandoro Rutarekin. Gerra Hotzaren testuinguru geopolitikoa irudikatu zuen azken munduko futbol txapelketa. Alemaniako Errepublika Federalak garaipena lortu zuen Argentinaren aurka lehiatutako finalean eta mundial horrek joko eskasa eta hainbat protagonista utzi zituen: "Vasco" Goycochea, Roger Milla, Gascoigne, Higuita edo Schillaci. Sobietar Batasuna, Txekoslobakia eta Yugoslabiaren azken txapelketa izan zen.
#Bazterrekoak Diogenes: Lotura materialik gabeko bizitza zoriontasunaren giltza

2020-06-12
Diogenesen izena aipatzen denean, psikologia modernoak eraikitako gaitza datorkigu burura, etxeko bakardadean zaborra pilatzen duen soziopatak. Izendapenak, Sinopeko Diogenesen du bere jatorria, K.a. 400 urteko Grezian bizi izan zen filosofoan hain zuzen. Lotura materialik gabeko bizitza zoriontasunaren giltza zela pentsatzen zuen. Psikologoek, 70. hamarkadan izena hartu zuten, Diogenesen bizitza muturrera eramanez. Seguruenik, zinismo osoz, ezer ere ez ulertu zutela esango lieke Diogenesek psikologoei, barre serioa ahoan zuen bitartean.
Mikel Ruiz (Eragin): "Gazteak izan gara egoera honek gehien kolpatu dituen langile sektorea"

2020-06-09
Covid19 gaitzak eragindako osasun krisiak, ondorio sozial eta ekonomiko latzak izango ditu. Horien artean, orain arte, sektorerik prekarizatuenen baldintzen okertzea. Elkarrizketaren tartean, honen inguruan aritu gara Eragin Bilbo plataformako Mikel Ruizekin batera. Hortaz gaindi, berriki, Eraginek eta beste hainbat taldek, "rider" delakoen egoeraren inguruan Yolanda Diaz ministroarekin izandako bileraren inguruan aritu gara.
Elixabete Garmendia (Kazetaria): “Gu ez gara inorenak, geure buruaren jabe gara gu”

2020-06-09
"Gora kontraesanak!" dioen pintada darabil buruan Elixabete Garmendia kazetariak egun hauetan, koronabirusaren inertziak bultzatuta horrela sentitzen baita: kontraesanez beteta. Covid19aren krisia piztu zenetik, adinekoen zaurgarritasunaren inguruan asko hitz egin da. Izan ere, hirugarren fasera sartu berri garen honetan, kalera irteteko mugak dituzte zaharrenek oraindik eta hari horri tiraka, gogoeta egin du Garmendiak.
#Bazterrekoak | Leif Eriksson, Coloni aurre hartu zion vikingoa

2020-06-05
Askotan errepikatzen diren baieztapenek egia-itxura hartzen dute benetakoak izan ala ez, behin eta berriko esatearen poderioz. “Colonek Amerika aurkitu zuela” onartutako esaldi horietako bat da. Zehaztasun milimetrikoz jakin ezin bada ere, kultura anglosaxoian eta bereziki Estatu Batuetan, Amerikar lurra ukitu zuten lehen europarrak Leif Eriksson vikingoa eta bere espedizioa izan ziren, K. O. 1000. urte inguruan. Leif Eriksson Islandiar jatorriko vikingoa izan zen Erik Gorriaren hiru seme alabetako lehena. Erik Gorria ospetsua Islandiatik kanporatu zuten eta behartutako ihesaldian, aurreko marinel norvegiarraren istorioetan oinarrituz, mendebalderantz nabigatu eta izotzez betetako irla aurkitu zuen, gerora Groenlandia izango zena. 985. urtean lehen herrixkak sortu zituzten, Islandiatik etorritakoen laguntzarekin. Groenlandiako kokalekuetatik, bere semea, Leif Erikson Amerikarako bidea ekin zuen. Aurretik, Norvegiako jatorrizko lurretara nabigatu zuen errege Olaf lehenengoaren oniritzia jasotzeko eta Kristautasunera konbertitzeko. Era horretan Groenlandia eta etorkizunean aurkituko zituzten lurren kristautzea lortzeko. 1.000 urte inguruan, Leif-ek ipar mendebaldeko uretan ibilitako merkatari bat aurkitu zuen. Honek lur ezezagunen inguruan hitz egin zion, soilik ikusi egin zituela, baina ez zuela oinik jarri bertan. Leif-ek itsasontzia erosi zion, lur ezezagunetarako espedizioa burutzeko. Vikingoek bi itsasontzi mota zituzten, guda edo espedizio itsasontziak, Drakkar famatuak, azkarrak, estuak eta luzangak, eta Knarr-ak, merkataritzarako erabiltzen zituztenak eta zabalagoak zirenak. Ohitura zen gainera, erregeak hiltzean, bere Drakkarrean igo eta honi sua ematea.
Inoizko daturik onenak Harrapazank programarentzat

2020-06-04
Arrakasta lortu du Bilboko Udalaren eta Euskaltzaleen topagunearen Harrapzank programak bere 15. urtemugan. Egoerak behartuta, sarera egin du salto gazte bilbotarrak aktibatzea eta euskarara ekartzea helburu duen ekimenak eta inoizko daturik onenetarikoak bildu ditu aurten. 10 eta 18 urte bitarteko 900 gazte baino gehiagok hartu du parte HarrapazankIsIndahouse-ek proposatutako ataletan.
 
bannerra

bannerra