Skip to main content

GAKOAK

GAKOAK | 2019-12-16

2019-12-16
Gaurko gakoak saioan, Legebiltzarrak atzera bota ditu EH Bilduk eta PPk 2020ko aurrekontuei jarritako osoko zuzenketak. EAEko aurrekontu "antisozialak eta neoliberalak" direla salatu du Euskal Herriko Karta Sozialen Gutunak. Iruñeko Udalak Harrotu LGTBIQ+ arreta zerbitzua ixteko asmoa duela salatu dute.
GAKOAK | 2019-12-12

2019-12-12
Gaurko Gakoak saioan, Frantziako Estatura begira gaude; Macronen pentsioen erreformaren aurka, greba orokorra deitu dute sindikatuek. Volkswageneko langileek greba egingo dute enpresak osasun arloan hartutako erabakia salatzeko. Mendeurreneko irudia aurkeztu du Osasunak.
GAKOAK | 2019-12-11

2019-12-11
Gaurko Gakoak saioan, Joxe Azurmendi pentsalariari buruzko kongresuan izan gara; haren ekarpena nabarmendu dute hasiera ekitaldian. Hainbat eragilek salatu dute enpresa anitzek "aurpegi garbiketa" egiteko baliatu dutela COP25 goi bilera, eta Iñaki Petxarroman Berriako kazetariarekin aztertu dugu.
GAKOAK | 2019-12-10

2019-12-10
Gaurko Gakoak saioan,
GAKOAK | 2019-12-09

2019-12-09
Eusko Jaurlaritzak eta Elkarrekin Podemosek aurrekontu proiektua aurkeztu dute. Lau egunen ondoren, atzo itxi zuen Durangoko Landako Gunea, eta Arantza Atutxa Gerediaga elkarteko kidearekin 120.000 lagun inguru hurbildu dira aurten.
GAKOAK | 2019-12-03

2019-12-03
Euskararen Nazioarteko Eguna da gaur. 334.000 pertsona daude gizartetik baztertuak EAEn, Foessa txostenaren arabera, eta Hiritarron Harrera Sarea, Arrats eta SOS Arrazakeria elkarteek kalean bizi diren pertsonei bizitza duin bat eskaini ahal izateko, beharrezko baliabideak bideratzea eskatu diete instituzioei. Inbestidura datarik gabe, baina, martxan da legealdi berria Espainian.
 
bannerra

bannerra