Skip to main content

GAKOAK

GAKOAK | 2020-06-11

2020-06-11
Azkenean ez Hego Euskal Herri barruan, ez Ipar eta Hego Euskal Herriaren artean, ezta Hego Euskal Herritik at ere. Orain arte bezala, euren erkidegoetatik mugitu ezinda jarraituko dute Hego Euskal Herriko herritarrek ekainaren 21era arte. Hasiera batean bazirudien aipatu ditugun mugimendu horiek denak datorren astelehenetik aurrera egin ahal izango zirela, baina Paris, Iruñea eta Santanderreko gobernuek hartutako erabakiek bertan behera utzi dute azkenean aukera hori.
GAKOAK | 2020-06-10

2020-06-10
23 kasu berri ta 4 hildako baieztatu dira Hego Euskal Herrian azken 24 orduotan Koronabirusa dela eta. Hildakoetako batek zerikusia du gainera egunotan Basurtuko ospitalean atzemandako Covid-19aren berragerraldiarekin.
GAKOAK | 2020-06-09

2020-06-09
Basurtoko Covid-19 agerraldian 20 kasu baieztatu dituzte dagoeneko. Hori da azken orduotan ezagutu ditugun agerraldi berrietan handiena. 20 horietatik 9 osasun langileak dira, eta beste 11 pazienteak. Txagorritxuko ospitalean atzoko zifra berberekin jarraitzen dute oraingoz, eta Gurutzetan positibo bakar bat atzeman dutela iragarri du Nekane Murga sailburuak.
GAKOAK | 2020-06-08

2020-06-08
Basurtuko ospitalean bigarren Covid-19 agerraldi bat ikertzen ari dira. Azken orduotan ezagutzera eman den bigarren agerraldia da, Txagorritxuko ospitalekoaren ondoren. Nekane Murga Jaurlaritzako Osasun sailburuak jakinarazi du gutxienez 10 kasu baieztatu dituztela Bizkaiko erietxean.
GAKOAK | 2020-06-04

2020-06-04
Datorren uztailaren 1ean irekiko da azkenean Bidasoako muga. Hasiera batean Ekainaren 22an irekiko dutela iragarri du Reyes Maroto, gobernu espainiarraren bozeramaileak, baina ondoren atzera egin du Madrilgo gobernuak eta azkenean, esan bezala, Uztailaren 1an irekiko da Martxoaz geroztik itxita dagoen muga.
GAKOAK | 2020-06-03

2020-06-03
Larrialdi egoeraren seigarren luzapena onartu du Madrilgo Kongresuak. Hasiera batean behintzat azken luzapena izan beharko luke. Sanchezek berak gaur kongresuan ziurtatu duenez autonomia erkidegoei egokituko zaie 3. fasera igarotakoan fase horen baldintzak zehaztea.
 
bannerra

bannerra